Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Asteazkeneko saioaren irudi bat. EITB Media
Arratzu udalerri bizkaitarra, gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

Arratzu udalerri bizkaitarra, gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

Zuhaitzek eta Pagadik hango bizilagunak ezagutuko dituzte

Zurekin

Martes, 9 de noviembre 2021

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Bizkaiko Arratzu herria ezagutuko dute asteazken honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan (22.30ean), eta bertan bizi diren hainbat auzokideen istorio bitxienak bilduko dituzte.

Saioaren arduradunek azaldu dutenez, Borja Uribe izango da Mikel Pagadik Arratzun ezagutuko duen lehen herritarra. Bilbon jaio arren, Arratzuri izena eman zion etxean bizi da gaur egun. Pedro Mari Bastegietak Euskal Herriko txokorik «libreena» erakutsiko dio, bere baratzeen inguruan duen Siouxen tipia. Ondoren, Luis Alberto Luisal Uriarte topatuko du, kart txiki bat gidatzen dabilela. Herrian Lucho Herrera bezala ezagutzen dute, bere iragan txirrindulariarengatik. Bestalde, Jose Luis Obietaren txokora hurbilduko da Pagadi. Obietak 14 lagun inguruko otxote bat sortu zuen duela lau bat urte.

Zuhaitz Gurrutxaga, bere aldetik, Josefina Uriarterekin elkartuko da elizara bidean. Sei bat metroko erratz erraldoiarekin ariko dira biak elizpeko armiarma sareak garbitzen. Bere baserriko garajean Salbador Erleagak denetariko herri kirolak egiten jarriko du Zuhaitz. Ondoren, Eulalia Mallearen Iturburu baserrira gerturatuko da. 90 urte ditu Eulaliak eta sasoi betean dago; dioenez, horretarako sekretua egunero jaten dituen azukrerik gabeko bost Maria gailetak dira. Txirripi izango da Zuhaitzek topatuko duen azken arratzuarra, eta azken urteetan Txirripiren oso gertuko bihurtu den Mari Carmen ere ezagutuko du. Ez da pertsona bat, ezta animalia bat ere, belarra mozteko makina berezi bat baizik.

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaz gozatu nahi baduzu, beraz, asteazken honetan izango da ikusgai, 22.30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Arratzu udalerri bizkaitarra, gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan