Borrar
Pep Guardiola. EFE
ARRAKASTAREN ETA PORROTAREN KOADERNOA

ARRAKASTAREN ETA PORROTAREN KOADERNOA

Domingo, 9 de diciembre 2018

Luis Martin eta Paul Ballús kazetarien eskutik Cuaderno de Manchester liburua heldu zaigu. Azpitituluak hau dio: «Nola eta norekin Pep Guardiolak Ingalaterra konkistatu zuen». Luis Martin kazetari ondo ezaguna dugu, besteak beste 'Sport' eta 'El País' egunkarietan ibilbide luzea duena, kronista lanetan. Paul Ballús, ... ordea, bere lehenengo pausoak ematen ari da kazetaritzan .Orain dela bi urte Liverpoolen bizi zelarik, zerbitzari gisa lan egiten zuen. Bien artean sinatu dute lan erakargarri hau, puntako futbolaren munduan arrakasta lortzeko gakoak azaleratu nahian. Hitzaurrea egiteko, aparteko izen bat lortu dute: Oasis Taldeko Noel Gallagher, Cityren jarraitzaile sutsua eta hiriko musikaririk ospetsuenetariko bat. Euskal Herriko aurkezpenerako, idazleok Portugaleteko Hotela aukeratu zuten, eta aurkezle moduan Julio Ibarra kazetaria -publiko aurrean denbora luzean agertu barik zegoena- eta biok aritu ginen. Ekitaldian 'A.M.O.R.I.R.' Errepelegako taldeko musikariek ere hartu zuten parte. Ez dira gutxi, ez, horrelakoetan jardutea egokitu zaizkidanak, baina argi eta garbi esan dezaket: sekula ez dut horrenbeste jende ikusi liburu baten aurkezpenean. Bildutakoen artean ez ziren falta aurpegi ezagunak: Athletic taldeko Unai Nuñez eta Ander Capa; Javier Clemente, Joseba Etxeberria, Carlos Pouso eta Jabo Irureta entrenatzaileak; Armando eta López Rekarte futbolari ohiak; Iturralde Gonzalez arbitro ohia; Belgikako selekzioko atezainen entrenatzaile Iñaki Bergara... Horrenbeste gonbidatu eta hizlariren artean, anarkia inposatu zen nolabait ekitaldian, baina liburuaren gakoak ez ziren esan gabe geratu. Luis Martinek adiskidetasunaren garrantzia azpimarratu zuen: «Pep Guardiolak Manchester Cityrekin sinatzea erabaki zuen han zituelako aspaldiko lagunak: Txiki Begiristain, Ferrán Soriano eta Joan Patsy. Haien artean dagoen konfiantza dela eta, entrenatzaileak ez du bakarrik txaloa entzuten. Akatsak eta okerrak ere tartean egoten dira euren azterketetan eta horrek izugarrizko garrantzia du erabakiak hartzeko unean». Bitxia bada ere, horrelako zerbait entzun zitekeen aurreko egunean ikusi nuen 'Bohemian Rapsody' pelikulan. Freddy Mercuryk porrot handia jaso zuen bere bakarkako disko bakarrarekin. Burumakur bere Queen taldeko lagunekin berriro bildu zenean horrela azaldu zien: «Nire diskoak poto egin du musikariek agintzen nien guztia egiten zutelako...». Porrotak berak oso garrantzi handia omen dauka Guardiolarentzat. Liburuan agertzen denez, Marcelo Bielsaren gogoeta bat nagusi da bere bulegoko horma batean: «Ene bizitzan hobera egin dudan uneak lotuta daude porrotarekin; ene bizitzan okerrera egin dudan uneak lotuta daude arrakastarekin. Arrakasta desitxuratzailea da, lasaikerian erorarazten du, engainatzen du, okerrago egiten gaitu, gure buruaz maitemintzen laguntzen digu; porrota guztiz aurkakoa da, hezitzailea da, sendo egiten gaitu, uste osoetara hurreratzen gaitu, eta burudun egiten gaitu».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo ARRAKASTAREN ETA PORROTAREN KOADERNOA