

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Martes, 26 de noviembre 2024, 12:00
Aurten ere, gazteen artean ikus-entzunezkoen munduak pizten duen interesa aprobetxatuz, Arnasa Gara ekimenak Arnasetik bideosormen lehiaketa antolatu du. Beti bezala, hirugarren edizioak euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteen artean sormena piztu eta euren hizkuntza ohituren inguruan gogoeta eragiteko erronkari aurre egingo dio. Egia esan, bide onetik doala dirudi, izan ere, 260 lan jaso dira, iaz baino 148 gehiago, inoizko parte hartze handiena izanik.
Euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea helburu duen egitasmoa da Arnasa Gara, euskararen biziberritzeari eta euskararen herriari egiten dioten ekarpena nabarmenduz. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin sustatzen dute, eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Arnasetik lehiaketak hiru kategoria ditu adinaren arabera (LH 5-6, DBH 1-2 eta DBH 3-4), non 2.500 euro banatuko diren guztira, sei saritan. Publikoaren saria hautatzeko bozketa epea 4.200 bozka baino gehiagorekin itxi da.
Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako 40 udalerrik izan dute ordezkaritza hiru kategorietan. Bakoitzean, parte hartzaileek erronka bati egin behar izan diote aurre: LH 5. eta 6. mailako ikasleek euren herriko txoko kutunenerako bidea erakutsi behar izan dute; DBH 1. eta 2. mailetako ikasleek euren herrietako urteko egunik berezienerako nola prestatzen diren erakutsi behar izan dute; DBH 3. eta 4. mailetako ikasleek, berriz, kazetari lanak egin eta kalean zehar jendeari galdetu behar izan diote herriko zein beste pertsonaren azalean jarriko liratekeen.
Lehiaketaren hirugarren edizioaren sari banaketa ekitaldia azaroaren 28an izango da, Bergarako Seminarixoan (Gipuzkoa). Esti Curielek eta Amaia Ruiz de Galarretak aurkeztuko duten ekitaldia 18.00etan hasiko da eta amaieran luntxa eskainiko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.