El sorteo extraordinario de Cruz Roja de la Lotería Nacional del sábado: resultados del 5 de abril
«Arnasa gara» lemapean ekimenaren baitan sortutako zortzi ikus-entzunezko eman zituzten ezagutzera, ostegunean, martxoak 18, Etxarri Aranazko (Nafarroa) udaletxean egindako agerraldi publikoan. kultursharea

'Arnasa Gara' kanpaina aurkeztu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak

Egitasmo honek bi xede ditu: batetik, arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia mahaigaineratzea; eta, bestetik, euskal herritarren hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa lantzea

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 18 de marzo 2021, 21:44

«Arnasa Gara» kanpaina aurkeztu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Egitasmo honek bi xede ditu: batetik, arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia mahaigaineratzea; eta, bestetik, euskal herritarren hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa lantzea.

Publicidad

Ekimen honetan, Udalerri Euskaldunen Mankomuniatateaz gain (UEMA), Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak esku hartu dute. Hala, «Arnasa gara» lemapean ekimenaren baitan sortutako zortzi ikus-entzunezko eman zituzten ezagutzera, ostegunean, martxoak 18, Etxarri Aranazko (Nafarroa) udaletxean egindako agerraldi publikoan.

Hortaz, Hiru Damatxok produzitu dituen zortzi bideoak dira kanpainaren ardatza, datorren astetik aurrera zazpi egunik behin horietako bat aditzera emango dutelarik, bai sare sozialetan eta baita mezularitza aplikazioetan ere.

Ikus-entzunezko horiek hedatzeko hiru eragileek Euskal Herriko aktoreak, musikariak, kazetariak edota kirolariak izango dituzte bidelagun, baita artista hauekin online elkarrizketak ahalbidetu ere sare sozial ezberdinen bitartez. Elkarrizketok Berria egunkarian nahiz Arnasa Gara kanpainaren Instagram kanaletan ikuskatu ahal izango dira.

Elkarrizketatuak aipatu bezala, hainbat izango dira, hala nola, Antton Telleria, Aitziber Garmendia. Eñaut Elorrieta kantautorea, Sambou Diaby, Erika Olaizola, Ander Lipus, Ainhoa Etxebarria eta Iratxe Urkiaga. Martxoaren 22an abiatuko da kanpaina, eta, orotara zortzi aste iraungo du, maiatzaren 16an amaituko delarik.

Publicidad

Etorkizuneko Euskal Herri euskaldun baten alde lanean ari den erakunde publikoa da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. 1991. urtean jaioa, 17 udalek sortutako mankomunitatea, lurgune euskaldunetako 87 udalerrik osatzen dute gaur egun. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da. UEMAko udalerrietan, lurgune euskalduneko herriak izaki, biztanleen % 70ak baino gehiagok daki euskaraz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad