Borrar
Fotolia
Armen aurka, poesia

Armen aurka, poesia

Bete-betean ·

Poesiak ez du zoritxarrez eraginik izango armak eta interes desberdinak eraikitzen ari diren mundu-ordena berrian

Miércoles, 20 de abril 2022, 13:08

Krabelinen iraultzak 1974an suntsiarazi zuen diktadura Portugalen. Horrela deitu zitzaion, Caetanoren erregimenaren aurka altxatu ziren militarrek klabelinak jarri zituztelako fusil eta tankeetan, adierazteko armak ez zituztela disparatu nahi herriaren aurka. Armadak bat egin zuen kapitain gazte iraultzaileekin eta diktadura akabatu egin zen. Hildako gutxi egon ziren iraultza horretan: DGS (PIDE) polizia sekretuaren tiroek eraildakoak.

Myanmar edo Birmanian militarrek estatu kolpe bat eman zuten iazko otsailean, hilabete batzuk lehenago hauteskundeak irabazi zituen gobernu demokratikoaren aurka. Diktadura militar bat ezarri zuten (ez da lehenengoa) eta errepresio izugarria ari dira egiten. Milaka asko dira hildakoak, torturatuak edo espetxeratuak. Poesiak, poesia egiteko modu propio batek, tradizioa du Myanmarren, eta herritarrak diktadura militarraren aurka ari dira erabiltzen poesia. «Eginahal handia egiten duzu gu lurperatzeko/baina ez dakizu haziak garela» idatzi zuen batek. PEN International idazleen erakundeak salatu duenez, 32 idazle eta poeta espetxeratuak daude eta hiru, gutxienez, hilak izan dira manifestazioetan.

Pakistan estatu gero eta garrantzitsuagoa izango da hazten ari den mundu ordena berrian: biztanleria-kopuru oso handia du (mundu mailan seigarrena, 208 milioi herritarrekin), arma nuklearrak ditu eta Txinarekin oso ondo konpontzen da. Duela gutxi Parlamentuak Imran Khan lehen ministroa kargutik kendu zuen zentsura mozio baten bidez, eta oposizioko burua zen Shebaz Sharif aukeratu zuen gobernuko presidente izateko. Khan, kargutik kendu baino lehen, Moskun izan zen Putinekin elkartzeko, eta esan du kargugabetzea horren ondorioa izan dela. Auskalo ze trikimailu egon diren gertaera politiko horren atzean. Pakistanen ustelkeria handia dago, eta militarrek eta, batez ere, zerbitzu sekretuek indar izugarria dute.

Ukrainako gerraren ostean nazioarteko politika asko aldatuko da. Errusiaren eta AEBk zorrotz gidatu nahi izango duen 'Mendebaldea' (Japonia eta Australia barne) blokearen artean errotuko den gerra hotzaren esparruan gainerako estatuek presio handiak izango dituzte baten edo bestearen alde jartzeko. Dena dela, badira zenbait faktore mundu ordena berria izugarri baldintzatuko dutenak: Txinaren ahalmen ekonomiko eta geopolitiko gero eta handiagoa (bere magalera joango al da Errusia?), krisi ekonomiko berria (gehi protesta sozialak, prezioen igoeragatik eta zerealen eskasiagatik), eta horrek nazioarteko merkataritzan ekarriko dituen aldaketak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Armen aurka, poesia