
Saforen poesiaz hitz egitea (Saforen poesiaz baino ez hitz egitea, alegia) zaila gertatzen da. Orain dela hogeita zortzi mendeko poeta izanik, bere testuak zatika baizik ez zaizkigu heldu. Bere poesia hartzen dugunean, kasu honetan bezala 'Poesia guztia' izenarekin argitaratu den liburuan agertzen diren poema zati guztiak irakurtzen ditugunean, inpresio berezia geratzen da: mosaiko handi baten atal txikiekin irudi osoa ulertzeko ahaleginean aritzen garela ematen du, eta ezinbestez sortzen den irudia partziala eta dudazkoa izan behar.
Publicidad
Bestalde, urteen poderioz eta mendez mende egin diren irakurketen ondorioz, poeta pertsonaia bihurturik agertzen zaigu, jarrera baten sinboloa izango balitz bezala. Eta kasu honetan nekez berezi daitezke poesia eta poeta, produktua eta egilea, biak berreraikuntza baten ondorioak dira-eta. Horrez gain, irakurleak poema sortu ziren testuingurua bera ulertzeko zailtasunak izan ditzake eta anakronikoak diren interpretazioetara heldu. Hau guztia kontuan hartu behar dela uste dut, Saforen 'Poesia guztia' irakurtzean.
Balea Zuria. Safo. 124 orr. 15 euro
Euskal argitarapen hau Maite López de las Herasen eskutik heldu zaigu eta, arazo horiek guztiak jakinda, itzultzailea saiatu da mendeen jauzia nolabait gainditzen, Saforen testuingurua ulertzeko egokia den hitzaurrearen eta oharren bidez. Irakurleak, beraz, hainbat aukera izan ditzake liburu hau irakurtzean: arkeologia lanean aritu daiteke, testuak garai baten aztarnak balira bezala ulertuta; edota, sortu zireneko testuinguruaz abstrakzioa eginez gero, poesia klasikoek izaten duten balioa erabilita irakur dezake poesia, 'gaurko' interpretazioa eginez.
Edonola ere, zein ere baita bere hautua (eta bien arteko nahasketa ere egin daitekeela ahaztu gabe), irakurlea amodioa eta askatasuna bat egiten duten poesiaren aurrean topatuko da, eta bi gai horiek, berdin da noizkoak zein nongoak diren, unibertsalak dira edonoizko eta edonongo pertsonaren izaera erdi-erdian ukitzen baitute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.