
Jon Martin-Etxebeste
Lunes, 30 de enero 2023, 11:26
Badira kaiola ikusgarriak eta baita ikusezinak ere. Herri oso bat preso hartzeko bezain handiak direnak eta norbere sentimenduei mugimendua oztopatzeko bezain txikiak. Ohiko argitaletxeetatik kanpo ekoitzitako edizio honetan hezurrezko kaiolez mintzo da Larretxea: hasieran oztopo izandako mugez, baina gerora armadura bilakatutako egitura gogorrez. Diseinu aldetik mimoz atondutako liburua da. Urrezko konstelazioak dakartza azalean eta balio handiko ilustrazioak mamian. Memoriaz, eskuez, lotsaz, absentziaz eta konstelazioez dihardu liburuak. Poemen irudikapen grafikoa Juan Angel Perotxenak egin du grafitozko arrastoz egindako trazo organikoekin.
Publicidad
H. Larretxea/ J.A.Perotxena Amaiurko Gaztelua elkartea. 72 orr. 15 euro
Liburua lau ataletan banatuta dago. Lehen ataleko poemek liburua paisaia baten gainean kokatzen dute, lurtsuak dira. Arraiozko poetaren 'Esku ahurretan lur arrastoak' atalak herri bati erreferentzia egiten diola dirudi hasieran, baina 'Gabeziak' izeneko poematik aurrera kolektibotik norbanakorako jauzia iradokitzen da. Hortik aurrera, herria subjektu zapaltzaile bihurtuko da; bikotea, askatasun; eta natura, konplize. 'Kaiolak beraien zuloetan' atalak gorputz ez normatiboez dihardu eta oraindik jendartean guztiz normalizatu gabeko bikote harremanez. Tribuak eta xamanak debekatutako jokaeren transgresioaz gozatzeko aldarria egiten da poematan. 'Azken suaren kedarra' atala nahiko iluna da eta existentziaren hutsaltasunean itxaropen poxpoloak pizteko ahaleginean dihardu poetak. 'Argiaren konstelazioak' deitzen den laugarren atala aforismoen itxurako poema laburrez osatuta dago, eta egiturazko aldaketa horrek badu isla marrazkien estiloan ere. Hiri handiago batera emigratutako pertsonak bere jatorrizko lurrean sentitzen zituen mugak seinalatzen dituzte kaligramek, sendatutako amorruz eta nostalgiaz. «Uko egindako hori ere bagara».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El rincón de Euskadi que te hará sentir en los Alpes suizos
El Diario Vasco
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.