KARLA FERNÁNDEZ DE GAMBOA VÁZQUEZ
Sábado, 6 de marzo 2021, 01:08
Eider Eibarrek duela ia sei urte argitaratu bazuen ere bere lehen bakarkako liburua, 'Ez dakit marrazten' da berak ilustratu eta idatzi duen aurreneko haurrentzako albuma. Dena den, irakurle guztiak, haurrak zein helduak, sentituko dira identifikatuta istorio honetako protagonistarekin. Nork ez du pentsatu inoiz ez zekienik zerbait egiten, saiatu ere egin gabe? Egileak berak aitortu duenez, liburu hau sortu da irudigilearen ofizioa azaltzeko haurrekin egiten dituen saio guztietan errepika-tzen den egoera horri erantzuteko beharretik. Haur horietako bat da istorioaren protagonista, orri zuriaren aurrean frustratu egiten dena, ikasgelan marrazketa tailer batez gozatzeko gai ez dena, eta arkatza hartu aurretik «ez dakit marrazten» esaten duena. Eta, hainbeste buruhauste ekartzen dion arkatz hori da, hain justu, narrazio honen elementu katartikoa. Izan ere, arkatza eskuan jartzen diotenean eta harekin zer egiteko gai den ikusten duenean, erabat aldatzen du marrazketarekiko jarrera.
Publicidad
Eider Eibar Zugazabeitia Elkar. 44 orr. 13,50 euro
Hiru esaldi baino ez ditu album honek, eta ez du gehiagorik behar, akuarelaz eta Eider Eibarren estilo bereizgarriarekin sortutako ilustrazioak baitira istorioa konta-tzeaz arduratzen direnak. Album honetan egiten den aldarrikapenarekin bat datorren apustu narratiboa da hori; hau da, marrazketa komunikatzeko bide bat dela, esparru askotan erabili daitekeena. Labur esanda, Eider Eibar abilezia handiz baliatzen da album ilustratuak eskaintzen dituen aukera narratiboez, eta eguneroko marrazketaz gozatzera eta harekin gure irudimena hegaldatzera gonbidatzen gaitu.
Albumak gurean oraindik tradizio luzerik ez duela kontuan hartuta, ospatu behar dugu, batetik, Eusko Jaurlaritzak horrelako proiektuak sortzeko laguntzak ematea, eta, bestetik, Elkar argitaletxeak 'Album ilustratuak' bildumari kalitatezko proposamen artistikoak gehitzen jarraitzea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.