UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 13 de noviembre 2022, 00:53
Aritz Ibarraren 'Gasteiz 1200, defentsa amaigabea' nobela grafikoa emango dute ezagutzera ostegunean, azaroaren 17an, Gasteizeko Montehermoso Kulturuneko Ortuño Aretoan. Komiki honetan Gasteizko setioa eta bere testuingurua ematen dira aditzera. Alfontso VIII.ak Arabako hiriburuaren aurka egindako erasoaldia, alegia.
Publicidad
Hauxe 1199-1200 urteen bitartean eman zen, Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurraldea konkistatzeko kanpainan, Antso VII.a Nafarroakoaren garaian. Garai hartan Gasteiztarrek sutsuki defendatu zuten hiria, bertan gotortuz eta setioa zortzi edo bederatzi hilabetera luzatuz.
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak programak abiatutako Batera ekimenaren baitan landutako obra dugu hauxe. Izan ere, 'Kultur proiektuak elkarrekin' egitasmoaren irabazle izan zen eleberri grafiko hauxe. Aritz Ibarra ilustratzaile gasteiztarrak urte eta erdi eman du bere lehenengo nobela grafikoa marrazten. Ibarrak Fernando Sanchez historialaria eta Martin Ttipia elkartearen laguntza izan du hauxe burutzerako orduan.
Hala, nabarmendu duenez, «umea nintzenetik entzun izan dut euskaldun guztiak nafarrak garela. Hasiera batean ereserki bat baino ez zela pentsatzen zuen arabarrak. Baina, Ibarra Euskal Herriaren historia arakatzean konturatu zen oker zebilela.
Gasteiztar bezala harro sentitzen da hiri honi hiribildu-karta nafar errege batek eman izanaz. Hori dela medio, euskal historiaren parte diren gertaera hauek mahaigaineratzeko ahaleginetik dator eleberri grafiko hauxe. Euskal epikaren maitalea den heinean, ezin izan du pasatzen utzi halako istorio bat ezagutzera emateko aukera.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.