Borrar
Fotolia
Zapata bat lurrean botata

Zapata bat lurrean botata

Miércoles, 9 de agosto 2023, 19:13

Kezka eragiten du zapata bat zoruan abandonatuta ikusteak. Batez ere, buruz behera badago. Bazter batean ikusten duzu zapata, hankazurtz, eta zeure buruari galdetzen diozu norbaitek ihesean galdu ote duen, norbaitek beste norbaiti bota ote dion arma gisa, edo arrazoi ilunagoren bat dagoen tarteko. Ernest Hemingwayk sei hitzeko ipuin ezagun bat idatzi zuen zapatak aitzakia hartuta: 'For sale: baby shoes, never worn' ('Salgai: umeen zapatak, sekula jantzi gabeak').

Zergatik ez zituen ume horrek jantzi? Zer gertatu zen? Ipuinak, bere laburrean, hainbat galdera eta zalantza eragiten ditu, eta tragediaren itzala iradokitzen du. Eta hori guztia objektu baten bidez baino ez. Eman xehetasunak eta agertuko dira berez esanahiak, hitz arranditsurik behar izan gabe.

Zapata abandonatuak oinetako izaera galtzen du, ez du ezertarako balio. Ezin zara zapata bakarrarekin ibiltzera atera. Zapatak buztinez zikinduak eta hondatuak badaude, areagotu egiten da gure kezka. Zapata galdera itxura hartzen doa, aho itxura. Erroak botatzen hasten da gure buruan, ibiltzen jarraitzen du, nahiz geldi egon, erantzunen bat bilatu nahi dugulako, hondartuta dagoen zapata horrek ibili ezin dituen metroak egin nahi ditugulako. Eta irudi beldurgarriago bat marrazten hasten da gure irudimenean, objektu baten adierazpen-indarra ezin hobeto sinbolizatzen duena: zapatak tontor batean pila-pila eginda, kezko biharamunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zapata bat lurrean botata