Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Uda arraroa izan da aurtengoa. Eguraldi aldaketak, hauteskunde karibetarrak, Arabiako futbol ligako fitxaketa zorabiagarriak, Abbaren abesti ezagunean bizi den agintariarengana ezker-eskuin egindako erromesaldiak… Guri, adibidez, portugaldar karabela bat agertu zitzaigun komuneko zuloan. Ez genekien nori deitu, iturginari, itsasoko salbamenduari edo animaliak babesteko elkarteari. Komuneko ponpari tiratu, eta bi segundoren buruan desagertu zen. Ez dakigu nora, txipiroi festa batera ziurrenik, edo Medusaren ilajera.
Ez da erraza izatean udan artikuluak idaztea. Seme-alabak etxean dabiltza, eta lanean ari naizen gelan sartzen dira trumilka, otorduari edota beste hamaika konturi buruz galdezka, baita liskar txikiren batengatik ere. Nik esaten diet kontu garrantzitsuengatik bakarrik eteteko, baina Wifiaren sareak eramaten ditu nire hitzak. Etenka idazten dut horrelakoetan, artikuluak eserialdi bakarrean bukatu ezinik. Nabarituko zenuten, akaso, seme-alaben pauso hotsa edo galderen zurrumurrua udako nire artikuluen gainetik, soinu ito edo interferentzia gisa. Saiatu naiz halakoak estaltzen, hitzak teklatuan ozenago idatziz. Aproba egin dut, halaber, langelako hormak arrautza-kutxa hutsez estaltzen, intsonorizazio hobe baten bila. Barka eragozpenak.
Bai, arraroa izan da aurtengo uda. Arabiako ligaren eskaintza baten zain jarraitzen dut oraindik. Nire egungo maila eta hango merkatuaren oparotasuna ikusita, eskainiko dizkidate pare bat milioi han jokatzearen truke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.