Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Gizakia gauza soil bihurtu zen bera gainditzen zuten hainbat indarren eskuetan: teknika, politika, historia… Milan Kunderaren hitzak dira, 'Nobelaren artea' saiakeratik hartuak. Saiakera horretan Cervantesen ondare desprestigiatuaz hitz egiten du («Sanchismoaz», esango du baten batek, kanpainan gaudela aprobetxatuz). Idazle txekiarraren ustez, murrizketen zurrunbilo betean bizi da gizakia, eta nobelaren espirituak murrizketaren aurkako konplexutasunaren espiritua aldarrikatzen du. Ez zuri ez beltz. Ez nirekin ez nire aurka. Cervantesen aspaldiko jakinduria alegia, ziurgabetasunaren jakinduria, besteak epaitu ordez haiek ulertzen saiatzearena… Nor dago zoroago, adimen argikoari gorazarre egiten dion zoroa ala zoroaren laudorioan sinesten duen adimen argikoa?
Nobela erlatibotasunean eta anbiguotasunean oinarrituta dagoenez, talka egiten du unibertso totalitarioarekin, pentsamendu dogmatikoarekin, esku gogorrarekin. Arte ironikoa da berez. Ezkutuan gordetzen du ustezko egia. Ironiak sumintzen bagaitu, ez da iseka edo eraso egiten duelako, ziurtasunik gabe uzten gaituelako baizik, mundua anbiguotasun gisa azaltzen duelako. Umorea izan zen garai modernoaren asmakizun handienetakoa, eta Cervantesi zor diogu neurri handi batean. Baina umorea ez da berezkoa gizakiarengan, garai modernoetako kulturaren konkista bat baizik (Gogol, Kafka, Ionesco…). Ikusteko dago hauteskundeetatik aterako den gobernua komikotasunarekin eta Cervantesen ondarearekin bakean ala gerran biziko den.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.