Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
EITBra noala, elkarretaratze bat ikusi dut Arantzazuko ospitaleko ama-haurrentzako eraikinaren parean. Dozenaka fededun, eskuak gurutzez eta kartelez lepo, jaioberriei jaiotzean negarrik ez egiteko eskatuz. Likido amniotikoan gordetzeko malkoak, ez ekartzeko eurekin. Negar eginda jaiotzeko, edo isilik eta hanka puntetan. Haien buruzagi edo aiusotolak esan berri du malkodependentziatik askatuko gaituela lege lakrimalak. Lege lehorrak alegia. Ez omen dela parte onekoa kalean, bat-batean, besteen aurrean negarrez hastea. Halako maritxukeriak etxeko terrazan edo ganbaran aireztatu behar direla. «Malkos go home», edo horrelako zerbait.
Merkatuko datuen arabera, gora egin du tipulen prezioak, berehala agortu baitira eskualdeko tipula guztiak. Klandestinoki saltzen hasi dira dagoeneko merkatu beltzean. Eta dirurik ez duenak, garai bateko metodoekin moldatu beharko du, ur preziatua alanbike baten bidez destilatu beharko du bere kabuz etxean. Edo malko bako lantuan hasi. Malko xurgagailuak ere asmatu dituzte, larrialdi-egoeretarako. Eta badira, hipnosiaren bidez, barruraka negar egiten ikasten ari direnak ere. Azpimalkoak esaten zaie malko abortatu horiei. Edo intranegarra.
Aitortokien ordez, negartegiak jarri nahi dituzte futbol estadioen inguruetan. Kontzientziazio-esparruak aurreikusten ari dira negartientzat. Garai nahasi eta deshidratatuak datoz. Jon Sarasuak ohartarazi digu duela gutxi: «Malko ideologiko jakina dago txapelketetan, eta pobrea».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.