Kirol kontuetan lorpenak kopurutan zenbatzea normaltzat har daiteke neurri handi batean: bi liga, sei Europako txapelketa, Kontxako lau estropada, zortzi milako bat… Nolanahi ere, ez dira falta kirolaren filosofoak, lorpenez baino gehiago, jarraitutako bideaz gogoeta egiten dutenak. Aspaldi erakutsi zigun Makiavelok zein den arrakastarako biderik ... laburrena: helburuak eta bitartekoak. Firenzen jaiotako idazle eta teorikoaren aholkuak aspaldi zabaldu ziren gizartean, eta esan daiteke ekitaldi kulturaletan ere nagusitzen ari direla. Kulturan dabilen burokraziaren baitan oso errotuta dago helburuena, dena zifra bihurtzea alegia, dena hizkuntza matematikora eta logikora ekartzea, ez naturaren hizkera hobeto ulertzeko, urtero aurkeztu beharreko txosten eta memoriak laburtze aldera baizik. Goi funtzionarioek kulturarekin denbora gehiago ez galtzeko. Zenbat ikusle etorri dira? Zenbat ekitaldi antolatu dira? Zenbat dantzari zihoazen gorriz jantzita? Zenbat ikuslek zeramaten orrazkera kizkurra?

Publicidad

Aipatu txosten eta memoria horietan ez da ekitaldi kulturalen kalitateaz hitz egiten, ezta ikusle edo entzuleengan eragin duten zirraraz ere. Badakit zaila dela horrelakoak neurtzea, baina irudipena dut hori kontuan hartu gabe nekez dei dakiokeela kultura. Hain zuzen ere, kulturan dagoen gauzarik interesgarriena zifrez harago dago. Eta Zinemaldia, Hamabostaldia eta antzeko erakundeen balorazioetan gero eta gehiagotan entzuten ditugu zifrak. Zifrak huts-hutsik. Kulturaren algoritmoa bete-betean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad