Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jack London behe behetik hasi, eta zerua ukitzeraino heldu zen. Ondoren, 'Martin Eden' eleberri autobiografikoan protagonistari gertatzen zaion bezala, ez zen ez hangoa ez hemengoa sentitu, eta latza egin zitzaion bakardade hura, inongoa ez izate hura. Eleberrian buruaz beste egiten du protagonistak, bere burua itsas zabalera erortzen utziz. Benetako bizitzan, badirudi Jack London idazleak ere buruaz beste egin zuela, baina ezin esan daiteke ziurtasunez, uremiak eragindako oinazea arintzeko morfinako bialak hartzen baitzituen ohikotasunez, harik eta 1916ko azaroaren 22an eskuan joan zitzaion arte. Suizidioa? Istripua? Nekez jakingo dugu inoiz. Nolanahi ere, esan daiteke nahiko modu profetikoan iragarri zuela bere bizitzaren amaiera aipatu nobelan.
Iraultza teknologiko handien garaian jaio zen San Franciscon, 1876an, John Griffith izenarekin. Ordurako, Jules Vernek fikzioan iragarritako munduari bira 80 egun baino gutxiagoan egin zitekeen. London amarekin eta bere aitaordearekin bizi izan zen txikitan, bere ustezko aita biologikoak (astrologo ibiltari bat, zurrumurruen arabera) ama haurdundu berria abandonatu baitzuen. Orotariko lanak egin zituen gaztetan, langileen giro txiro eta gogorrean murgilduta beti: egunkari saltzaile, kontserba fabrika batean, marinel gisa… Lan horietan gorputza zaildu bitartean, irakurtzeari eta ikasteari lotu zitzaion, autodidakta gisa. Ordu mordoa sartu zuen bere sorterriko liburutegi publikoan, betileak erretzeraino ia. Martin Eden pertsonaiaren kasuan bezala, buruan sartu zitzaion idazlea izango zela, eta gogor hasi zen ofizioa ikasteko bidean, lan eta sakrifizio asko eginez, akatsak etengabe zuzenduz, gustuko egileen lanak disekzionatuz… Jakin-min ase ezin baten mirabe.
Etsi-etsian zebilen kalitatezko ipuin komertzialak idazteko «formula»ren atzetik. Hastapen haietan, ordea, ez zuen arrakasta handiegirik lortu. Narrazio tradizionalen ondoan, aldizkarietan kaleratzen zen kazetaritza literarioa ere bazegoen. Londonek garbi ikusi zuen abagune hori, eta bere bizitza goitik behera aldatuko zuen Alaskarako bidaiaren ondotik, urrearen sukarrak jota, arrakastaren ateak ireki zitzaizkion. Han ikusitakoaz idatzi zuen, hango bizimodu krudel eta gogorraz, hango isiltasun zuri eta pisuaz. Narrazioak ez ezik, aski ezagunak dira 'Letagin zuri' edota 'Basabizitzaren deia' bezalako eleberriak ere (biak ere euskaratuak).
Jack Londonen narrazioek ez dute zerikusirik garaikide izan zituen hainbatenekin: Txekhov, Henry James, O. Henry, Katherine Mansfield… Baina berak jarri zituen zimenduetatik abiatu ziren Hemingway, Dos Passos, Faulkner, Steinbeck edota Orwell. Narrazio horietan bortxa, indarkeria, biziraupena, irudimena…, dira nagusi. Ez zen miresten zituen Kipling, Conrad edo Stevenson bezain estilista fina, baina estilo aldi berean landu eta argia zuen, esan behar zuen horretarako aproposa. Eta ezin daiteke uka, bere garaiko eta historiako ipuingilerik nabarmenetakoa izan zela. Literaturari buruzko hainbat gida-liburutan abenturazko istorioen idazle gisa agertzen da, baina hori baino askoz gehiago da London. Pentsa, bere garaian literatura proletarioaren aitatzat ere jo zuten, langile klaseen idazle gogokoena zelako. 'Burdinazko orpoa' eleberrian, esaterako, faxismoaren izu-sistema iragartzeko gai izan zen, eta distopien artean aitzindaritzat har daiteke. 'Amildegiko jendea' idazteko, arlote gisa ibili zen Londresen bihotzean, «piztien ikuspegitik» gertatzen zena ikusteko. Aurretik, AEBetan zehar ibilia zen, batetik bestera, bere herrialdeko paria bat gehiago bezala. 'The Road'en bildu zituen zeharkaldi horretan bizi izandakoak, eta Kerouac edota Steinbeckentzat erreferentziazko liburua izan zen, hurrenez hurren, 'On the Road' eta 'The Grapes of Wrath' idazteko. Bitxiki, Nietzsche edo Herbert Spencer bezalako pentsalariak irakurri ohi zituen, indibidualismoaren alde egiten zutenak. Ez ziren gutxi, noski, Londonen barne kontraesanak eta neurrigabekeriak, eta bere idatzietan topa daitezke, bere aurkikuntza distiratsuekin batera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.