Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes

Ezaguna da greba sorta bat iragarri dutela Euskadiko Sektore Publikoan, gaurtik hasita. Greba bat bestearen atzetik ikusten ari gara azken hamarkadan, batzuen eta besteen adierazpenak, komunikabide edo erakundeek egin duten parte-hartzaileen zenbaketa ezberdina, jendea pankarten atzean eta manifestazioetan… Ez dakiguna da grebek gauzak aldatzen ote dituzten, gaurko egunean neurri benetan eraginkorrak diren ala iraganetik heredatutako ohitura edo folklore baten modukoak.

Aspaldi batean, lan-jarduna egunetan zehar eteten zen, gauzak benetan aldatu eta langile-ugazaben artean akordio berri batera heldu arte. Greba espres hauek zalantza handiagoak eragiten dizkidate. Gure gizartean gero eta errotuagoa dagoen arazo baten izebergaren punta baino ez direla iruditzen zait. Alegia, ez dakigula zer egin benetan gauzak aldatzeko eta konpontzeko, eta, ezintasun eta irudimen falta horren aurrean, inertzia zaharrekin jarraitzen dugula, horiek ere ikuskizun bihurtzeraino. Grebek ere ezin baitiote ihes egin ikuskizunaren gizarteari. Zerbait egiten ari garelako sentsazioa edukitzeagatik joaten gara, akaso, grebara, geure kontzientzia lasaitzeko ukenduaz harago, gauzak aldarrikatzeko beste modurik ezagutzen ez dugulako.

Eta bestalde, irudipena dut greba horiek Jaurlaritzari mesede egiten diotela, egun horretako langile publikoen soldata aurrezten dutelako. Ez dakiguna da nora bideratzen duten diru hori, baina esango nuke, ez behintzat sektore publikoa hobetzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Grebekin zalantzak