Borrar

Azken aldi luzean asko ugaldu da agintarien artean bertako erakundeei ingelesezko deiturak jartzea: Eusko Label, Bilbao Exhibition Centre, Basque Culinary Center, SSIFF, BBK Live, BasK-AtlantiK Fundazioa… Azkenekoa, Waste Lab Bizkaia izan da, hondakinen kudeaketari buruzko zentro berri bat. Euskarazko 'K'-ren presentzia nonahikoa ikusita, harritzekoa da Kulinary Center ez jartzea. Jatorragoa, ezta? Agintariek usteko dute, noski, modernoa dela horrelako deiturak jartzea; beste batzuek, berriz, kosmopaletismoa deritzote horri. Edo pellokeria, zuzen-zuzenean.

Ingelesezko deiturak dokumentatzeko ekimen kolektibo bat ere jarri dute martxan, eta berrehunetik gora zenbatu dituzte. Gaztelaniarekin dugun diglosiari ingelesa ere gehitu behar diogu antza. Triglosia (elikadura-indigestio baten antza duen izena). Baina, tira, erronka zaleak omen gara. Konkistatzaileak edo Conqueror-ak. Pauso handiak ematen ari gara hirueletasunerantz, hizkuntza-murgiltze beterantz. Hondoratu gabe, jakina, sustraiak zuhaitz sintaktikoan amini bat ainguratuta bederen. Lehengo batean, esaterako, gaztetxo bati zera entzun nion telebistan: «Eta nik, pues, orduan, en plan, wow, red flag eta gero…». Dakidan ingelesari esker antzeman nion bandera gorriaz ari zela, ez hondartzakoaz, noski. Triglosia geratzeko heldu da. Beti dago first time bat… Jarri stranger things bat zure bizitzan, barnetegi inn bat zure gogoan. A ke bai? From lost, to the river. Barka, ingeleskada bat atera zait.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo From lost to the river