Borrar
LalaChusek irudi polemikoa erakutsi zuen unea. TVE
Estanpatxoak

Estanpatxoak

Miércoles, 8 de enero 2025, 09:03

Kitto kanpaiak eta mahatsak, sartu gara urte berrian. Salaketa eta guzti, ustezko irain erlijiosoak direla eta. Aspaldi ohartarazi zigun Malrauxek mende berria, XXI.ena, erlijiosoa izango zela edo ez zela ezer izango. Edo hutsaren hurrena izango zela, kasurako gauza bera izan daitekeena. Kontua da Lalachusek erakutsitako estanpatxoak polemika piztu duela. Polemika eta salaketaz mozorrotutako soka luzea. Ez dira gutxi irainduak sentitu direnak. Edo gutxi dira, akaso, baina txalaparta mediatiko handia eragin dute. Batek ez daki zer pentsatu horrelako azal sentiberaren aurrean, eguzkitako kremaren babes-maila igotzea komeni dela. Non zeuden, ordea, oraingo irainduak Elizaren barruan izandako sexu abusuak eta gehiegikeriak agerian geratu zirenean? Zenbat salaketa jarri zituzten orduan? Sutan jarri dira estanpatxo batengatik, baina ez dute zirkinik ere egin bestelako gehiegikeria larriagoen aurrean. Isil-isilik geratu dira, kaia barrenean, «agur pekatarien kaia eta estalpea».

Testamendu berriak adibide esanguratsu batzuk utzi zizkigun. Esaterako, Jesus zorrotzen epaitu zutenak, harekin irainduen sentitu zirenak, Sanedrineko kideak izan ziren. Orain ere, antza, Sanedrin berriko kideak dira irainduen lehen lerroan elkarrekin eseri direnak, irainkeriaren pankartari esku eta hortz eutsita, lagun hurkoa gurutziltzatzeko edo harritan blaitzeko gogoz. Maitasuna omen da kristautasunaren muina, baina kontrakoa ere pentsa daiteke, gorrotoa dela bere hausporik eraginkorrena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Estanpatxoak