Borrar
Osip Mandelstam poeta.
Denboraren goldea

Denboraren goldea

Miércoles, 27 de diciembre 2023, 11:44

Badoa urtea, ez guk esaten dugulako, berak hala nahi duelako baizik. Guk jarritako data-mugen artean doa, abenduak 31n, baina urtea, denbora bezala, ez da inoiz inora joaten, ez da leku jakin batean hasten edo bukatzen. Aspalditik ohartarazi digute, ordea, denbora agor daitekeela, munduaren amaiera edo apokalipsia etor daitekeela. Baina hemen segitzen dugu, ez betikook, baina bati beti bezala, gehienak hurkoa izorratzen eta gutxi batzuk hari laguntzen. Denborak, berez, ez du bere buruaren kontzientziarik, baina badaki dena ahal duela, gauzak zahartzeko eta higatzeko ahalmena duela, gauzak ahantzarazteko abilidadea, dena lehen aldiz gertatzen dela sinestarazteko azerikeria. Denboraren noziorik ez duenak, mundua berarekin jaio dela uste izaten du. Bera dela mundua.

Gaur bezalako egun batean hil zen Osip Mandelstam poeta 1938an. Urte batzuk lehenago, Stalinen aurkako poema bat errezitatzeagatik salatu eta atxilotu zuten. Erbestera kondenatu zuten, eta handik itzuli berritan, berriro atxilotu eta bigarrenez erbesteratu zuten. Bidean hil zen, igarotze-esparru batean. Mandelstamek esan zuen denbora lehertzen duen goldea dela poesia, halako eran non geruzarik sakonenak, denboraren humusa, azalean geratzen baita. «Kezka bakarra dut bizitzan: denboraren joanaz libratzeko kezka ederra», idatzi zuen «Tristia»ko poema batean. «Denbora landua izan zen, eta arrosa lur bihurtu zen», gehitu zion aurrekoari.

Kezka ederrez beterik utz gaitzala badoan, bagaramatzan, urte honek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Denboraren goldea