'Purgatorioa'-ren XXXII. kantuan hezur eta larru egindako azeri eme bat aipatzen du Dantek. Gurdi batean sartzen da, baina Beatricek haren erruak zerrendatzerakoan, ihesi doa animalia ziztu batean. Adituen ustez, azeri eme hori heresiaren sinbolo bat izango litzateke. Ezaguna da Firenzen jaiotako idazlearen liburuari dohain profetikoak eta are magikoak esleitu izan dizkiotela denboran zehar.
Publicidad
Nire kabalak ateratzen hasi naiz, eta ez zait kasualitatea iruditu Espainiaren izenean Eurovisionera joango den abestia 'Zorras' izatea. Hor bete-betean asmatu zuen Dantek. Azeri emeak sekulako heresia giroa ekarri baitu bere letra probokatzaile eta aldarrikatzailearekin, eta ez da Nostradamus izan behar ondorioztatzeko poemako gurdia Eurovision jaialdia dela. Beste datu bat. Jatorrizkoan «una volpe» esaten du Dantek azeri emea izendatzeko. Kasualitatez, 80ko hamarkadaren hasieran 'Me gusta ser una zorra' abestu zuen taldeak Vulpes izena zuen. Antzekotasun fonetikoa aski susmagarria da. Ihesean joatearena nola interpretatu behar den jakiteko, eskura dauzkadan dado, gutun astral eta abarrak ari naiz jaurtitzen museko mahai-tapizera, baina ez dut augurio argirik ikusten, dena da nebulosa moduko bat. Nolanahi ere, fabula ia guztietan azeri emea irteten da garaile.
Hori bai, abesti horren aukeraketaren atzean Putinen eskua dagoela diotenek beren hitzak jan beharko dituzte, Putin jaio baino askoz lehenago iragarri baitzuen Dantek 'Zorras' joango zela 2024ko Eurovisionera.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.