Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Helburua euskaraz komunikatzea da, eta horretarako ditugu belarriprest eta ahobizi rolak, baina, era berean, garrantzitsua da euskaraz lasai mintzatzeko ariguneak eratzea. Euskaraldiaren antolatzaileek horiek sortzeko deia egin diete asteazken honetan era guztietako entitateei, izan ere, azaroaren 18tik abenduaren 2ra 'Hitzez ekiteko garaia' lelopean ospatuko den ariketa sozialaren hirugarren edizioan «enpresa, erakunde, elkarte, fundazio, klub, talde eta era guztietako entitate antolatuek parte hartzea ezinbestekoa da».
Gasteizen egindako Euskaraldiari buruzko prentsaurrekoan aurkeztu dute, beraz, entitateen izen-ematearen irekiera. Azaldu dutenez, Euskaraldiaren bigarren edizioan ariguneak sortu eta izena eman zuten entitateek beraien parte hartzea berretsi beharko dute ariguneak.euskaraldia.eus/izen-ematea webgunean, eta lehen aldiz parte hartuko dutenek ere helbide bera erabili ahal izango dute izena eman eta arigune kopurua zehazteko. Horrela, aurten izen-emate prozesua «erraztu» dutela azpimarratu dute.
Euskaraldiaren hirugarren edizioan ariguneak sortzeko deia egin diegu gaur era guztietako entitateei. Ariguneen izen-ematea zabalik gaurtik aurrera @euskaraldia pic.twitter.com/KmSv0kglGo
Euskaltzaleen Topagunea (@topagunea) May 18, 2022
Euskaraldiaren antolaketan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariek nabarmendu dute ariguneek hizkuntza ohituren aldaketan eta euskarazko praktika linguistikoen areagotzean duten garrantzia. Euren hitzetan, aurreko edizioetako balorazioetan ikusi dute euskara erabiltzeko gune babestuak izateak erabilera errazten duela, eta, horrekin batera, hizkuntza ohiturak aldatzen eta euskarazko praktika linguistikoak areagotzen laguntzen dutela. Horregatik, «ariguneak sortu, hedatu eta identifikatzen jarraitzea lehentasuna izango da Euskaraldian».
2020an egin zen Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartu zuten entitateen artean esperientzia eredugarriak egon zirela azaldu dute ekimenaren sustatzaileek. «Covid19-aren eraginez baldintzak errazak izan ez arren, hainbat erakunde, enpresa eta elkartek ariguneak sortu eta urrats garrantzitsuak eman zituzten, eta aurtengo edizioan esperientzia horiek eta hainbat entitatek izandako lorpenak beste batzuentzat baliagarri izan daitezkeela uste dugu». Ildo horretan, «esperientzia horiek zabaltzeko ahalegina egingo da Euskaraldiaren koordinazio mahaitik.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak gogorarazi du «entitate bakoitzaren errealitatea eta abiapuntua oso ezberdina» dela badakitela. «Horregatik da garrantzitsua bakoitzak bere ibilbidea gogoetatzea, bakoitzak bere neurria zein den aztertzea eta egin ahal duen horri ekiteko konpromisoa hartzea», adierazi du.
Eta noski, ahobizi eta belarriprestei buruz ere hitz egin dute antolatzaileek. Horrela, irailaren 28tik aurrera rol horietan izena emateko edo parte hartzea berresteko aukera izango dutela azaldu dute.
Asteazken honetan Gasteizen egindako prentsaurrekoan parte hartu dute Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, eta Osatek, Albaitaritza S.A., Bizkaiko Medicus Mundi, Mondragon Eskola Politeknikoa eta beste zenbait entitatetako ordezkariek. Halaber, bertan izan ziren Iñaki Gurtubai Gasteizko alkateorde eta euskara zinegotzia, Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendaria, GEU euskara elkartea eta Gasteizko Euskaraldia batzordeko ordezkariak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.