Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Buenos Aires probintziak dagoeneko NAN bat tramitatu du genero bereizketarik gabe. E. C.
Argentinan identitate dokumentuetatik generoa kentzeko egitasmoa jarri dute abian

Argentinan identitate dokumentuetatik generoa kentzeko egitasmoa jarri dute abian

Egun oraindik bi markagailu soilik izaten ditugu dokumentu ofizial ezberdinetan

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 6 de diciembre 2019, 23:20

Argentinan identitate dokumentuetatik generoa kentzeko egitasmoa jarri dute abian. Hauxe lege proiektu baten bitartez jorratzen dabiltza. Silvia Horne Argentinako diputatuaren arabera, bi aukera zurrun horietan sailkatzera behartzen du gizarteak norbanakoa eta sexua itxura fisiologikoan oinarritzera. Egun ordea gauzak aldatu egin dira eta geroz eta pertsona gehiago dira modu horretan identifikatzen ez direnak.

Izan ere, oraindik bi markagailu soilik izaten ditugu dokumentu ofizial ezberdinetan. 'Gizonezko' eta 'emakumezko' markagailuak, hain zuzen. Egun ez da beste aukerarik aurkezten eta gizonezko edota emakumezko sentitzen ez diren pertsona asko daude gizartean.

Hortaz, NANean identitatea definitzeko baldintza bakar bezala genitaletako sexua erabiltzeak amaiera izan dezake Argentinan. Izan ere, lege proiektu berri batek dokumentuetatik sexuen kategoria ezabatzea proposatzen du. Dagoeneko neurria legislazio Orokorreko komisiotik igaro da eta jada proposamena prest dago datorren usteko Kongresuko sesioetan martxan jarriko den edo ez eztabaidatzeko.

Neurri berria onartuta izanez gero, gizon edota emakumezko bezala identifikatzen ez diren pertsonek eskubidea izango dute euren identitatea errespeta dezaten izan gizon, emakume, trans edo genero aldakorrekoa. Egungo erregistroak ordea, pertsonak behartu egiten ditu bi genero horien artean aukeratzera eta sexua itxura fisiologikoan oinarrituz definitzera.

2012an hasi ziren ekimen berri honen inguruan eztabaidatzen Argentinan, Genero Identitatearen Legearen berrespenaren harira. Lege honek dio generoa norberaren eraikuntza bat dela, bizipen sozial eta kulturalekin uztartzen dena eta biologiarengandik independentea dena.

.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Argentinan identitate dokumentuetatik generoa kentzeko egitasmoa jarri dute abian