Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Sábado, 14 de octubre 2023, 20:32
Beste urte batez, eta dagoeneko bosgarrenera heldu gara, Bilboko Udalak 'Argazkineta' furgoneta jarriko du martxan. Oraingo honetan, autoa Castaños, Matiko eta Loruri auzoetako oraitzapenen atzetik abiatuko da. Horrela, urriaren 16tik 25era Funikular plazan (Castaños) egingo du geldialdia eta urriaren 26tik azaroaren 4ra Uzturre plazan (Matiko) izango du geraldia. Ekimen honek Bilboko auzo hauek zeharkatuko ditu denboraren joanak hiritarren oroimena ezaba ez dezan eta, aldi berean, iraganeko denbora ahanzturan eror ez dadin.
Horrela, 'Argazkineta' Castaños, Matiko eta Loruriko pertsona guztien bisitaren zain egongo da, zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak (paperean edo digitalizatuta), diapositibak eta negatiboak, bideoak edo filmak (super 8, VHS, BETA) edo beste edozein formatutan -hala nola planoak, zirriborroak, egunkarietako ebakinak, aldizkarietako ebakinak, bandoak, aktak, kartelak, liburuxkak edo pegatinak, guztiak 2000a baino lehenagokoak- partekatu nahi badituzte, dokumentu eta istorio horiek bizitza luzatzeko eta garai berrietara birziklatuko dituen formatu digitalera eramateko.
Argazkinetak historia komunei buruzko materialak eta oroitzapenak bilatzen ditu, 'komuna' zentzu bikoitzarekin ulertuz: alde batetik, oroimen kolektibo eta partekatuko oroitzapenak; eta, bestetik, auzoko ohiturak, ospakizunak, tradizioak edo eguneroko bizitza partekatzen eta ezagutzen lagunduko duten materialak.
Furgonetak «historiaren lekukoak» behar ditu eta, misio honetarako, ez dago inor egokiagorik bere historia ezagutzen duen auzoko jendea bera baino, hiru auzo horietako historia eta bizipenen lekukotza eman ahal izango dutenak, auzoaren kontakizuna aldi jakin batean modu kolektiboan eraikitzeko lanean lagunduz.
Bildutako materiala publikoarekin partekatuko da abenduan, Argazkineta Show ekitaldian. Ekitaldi dibertigarri, parte-hartzaile eta atsegina izango da, eta Argazkineta proiektuan parte hartu zutenek helarazitako argazkiak, bideoak, oroitzapenak eta bizipenak proiektatuko dira.
Iazko edizioan, Abusun, 500 pertsona baino gehiago hurbildu ziren Argazkinetara, eta digitalizatutako 1.200 dokumentu eta artxibo inguru bildu ziren, orain Bilboko Udal Artxiboaren parte direnak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.