Leire Larrazabal
Martes, 4 de octubre 2022, 16:42
Bilboko Udalak 'Argazkineta' ekimenaren laugarren edizioa martxan jarriko du urriaren 13tik azaroaren 3ra. Protagonista nagusia furgoneta bat da, eta, oraingo honetan, Abusun kokatuko da ibilgailua, Ibaizabal plazan, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara. Eta zer bilduko du? Auzokideek eskainitako 2000. urtea baino lehenagoko argazkiak, diapositibak, pegatinak, bandoak, aktak, liburuxkak, kartelak, egunkari eta aldizkarien ebakinak, eta bideoak jasoko dituzte.
Publicidad
Modu horretan, auzotarrek beraien historia, lekukotasun eta gertaerak kontatuko dituzte euren material eta oroitzapenen bidez, auzoaren kontakizuna denboraldi jakin batean modu kolektiboan eraikitzeko. Bildutako materiala ikusleekin partekatuko da abenduan Argazkineta Show ekimenean. Udalaren esanetan, «ekitaldi dibertigarria, parte-hartzailea eta atsegina izango da; eta argazkiak, bideoak, oroitzapenak eta bizipenak proiektatuko dira».
Abusu auzoa zatitu eta Bilbo eta Arrigorriaga artean banatzen du Bolintxu (edo Txikito) errekak. Ordea, proiektu honetan, lurralde horretako hedadura osoa hartu nahi du: Nerbioiaren ezkerreko ibaiertz osoa, Urazurrutia eta Zamakola kaleetatik Pontonbideraino, baita Santa Isabel, Olatxu eta Ollargan ere. Hurbiltasun geografiko eta gizatiarragatik, Buia eta Seberetxera ere iritsiko dira.
Argazkineta programa 2019an jarri zen abian, Zorrotza auzoan. Horrela, Elorrieta, San Inazio, Ibarrekolanda, Sarriko eta Santutxu zeharkatu ondoren, aurten Nerbioi ibaira oso lotuta dagoen auzo horretara egin du jauzi. Santutxuko azken edizioa oso arrakastatsua izan zen. Izan ere, 200 pertsona baino gehiago hurreratu ziren proiektu honetara eta 2.100 dokumentu eta artxibo baino gehiago bildu zituzten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.