Jon Martin-Etxebeste
Viernes, 2 de junio 2023, 22:25
Presentzia fisikoaren eta ahotsaren aldeko aldarria da Iñigo Martinezen liburua. Teknologia berriek, bereziki kameradunek eta pantailadunek, dituzten arriskuez dihardu. Platonen haitzuloaren mitoaren birkreazio modernoa dela esan daiteke: Momentuak bizitzeari utzi eta artxibatzeari ekin dio jendarteak. Ekografietatik hasi, mediku eskanerretatik segi, eta ikusteko denborarik ez dugun mugikorreko argazki biltegietan bukatu, dena bihurtu da ikusgai; gure borondatez bihurtu ere... Norbanakoak geolokalizaturik gaude, gure datuak salgai jarri dituzte. Eta hori gutxi balitz, segurtasunaren izenean, zelata-kameretara bezatuak gaude. Martinezen liburua kapitalismoaren aurka eta ekologismoaren alde posizionatzen da. Ekologismoa eta teknologia aurrez aurre jartzen ditu filosofoak eta gizakiak naturatik urrundu izana salatzen du. Bestalde, informazioaren jendartean multinazionalek gure datuak nola erabiltzen dituzten ezbaian jartzen du. Algoritmoek eta irudiek aurrez aurreko harremanak ordezkatzen badituzte eta pantailek inguruan duguna ezkutatzen badigute, horrek gure bizimoduetan nolako kaltea sortuko duen jartzen du mahai gainean.
Publicidad
'Mandamentu hipermodernoak' bere aurreko saiakeraren jarraipentzat hartu daiteke honakoa, bai edukiz eta bai mamiz. Erraz irakurtzekoak dira biak, estilo argi eta burutsukoak eta maisuki harilkatuak. Hamar kapitulu ditu liburuak. Lehenengoan jendartearen diagnosia egiten du, eta azkenekoan joerari aurre egiteko balio dezaketen alternatibak proposatzen ditu. Liburuak bibliografia interesgarria dakar. Hala ere, datu objektibo gisa aurkezten diren zenbait baieztapen dudakoak iruditu zaizkit eta jatorrizko informaziorako lotura sumatu dut faltan, hura kontrastatzeko. Baieztapenok, hala ere, uler litezke irakurlea interpelatzea helburu duten probokaziotzat ere. Klik. Hasi dadila elkarrizketa.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.