Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jon Kortazar | Jon Bernat Zubiri
Jueves, 12 de diciembre 2024, 13:13
1955eko abenduaren 26an Gabriel Arestik orduan adiskide zuen Osane Zubiriri 'Errota gorria' deituriko poema bidali zion eskuz idatzita eta berak sinatua: 'Gabriel Aresti Segurola'.
Poeta batek zerbait sinatzen duenean, egilea bera dela adierazi nahi duela sinetsita, indar handia eman genion sinadurari eta poema Arestirena zela pentsatu. Horrela zabaldu genuen.
Baina, ikerketarekin jarraitu dugu eta datu berriak agertu dira. 'Errota gorria' garai hartan ezaguna zen 'Moulin Rouge' abestiaren euskal bertsioa da.
Itzulpen hori 'Anaitasuna' aldizkarian argitaratu zen 29garren zenbakian, 1955eko azaro/abenduko alean, 'Errota Gorria. Moulin Rouge euskaraz' izenburu pean eta sinadurarik gabe.
Horrela, beste ikerkuntza bidea zabaltzen da orain. Arestik argitaratu zuen itzulpena 'Anaitasuna'n? Edo transkribatu egin zuen Osane Zubiriri eskuizkribua oparitzeko? Aldeko arrazoien artean berriro dago sinadura, aurkakoen artean, 'Anaitasuna' aldizkariko bertsioak silabak banatuak ditu, kantatua izan dadin asmoa erakutsiz. Beste aldetik, ez dugu Arestiren horrelako itzulpenik ezagutzen.
Gure azterketaren berri aldizkari digital batera bidali genuen. Lanak alde bi zituen: biografikoa, Osane Zubiriren historia kontatuz eta poemaren azterketa. Lehenak bere balioa mantentzen du, bigarrena hutsala da orain. Horrela bada, aldizkariko arduradunei eskatu diegu artikulua altxa dezaten.
Sinaduran sinetsirik poema bat genuela uste genuen. Ordez esku izkribu bat dugu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.