El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Ostegun honetan aurkeztu da lehiaketa Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan. Bertsoa.eus

Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak erosteko webgunea konpondu dute dagoeneko

Ostegun honetan jarri zuten martxan, goizeko bederatzietan, baina arazo teknikoengatik hondatuta egon da ostiral arratsaldera arte

Jueves, 23 de junio 2022

Bertsolari Txapelketa Nagusiak irailaren 24tik abenduaren 8ra bitarte hamalau saio izango dituela iragarri zuten asteazkenean egindako aurkezpenean, finala Iruñean ospatuko delarik, baina ostegun goizetik Bertsozale Elkartearen web atarian arazoak egon dira sarrerak erosteko, salmentaren lehen egunetik, hain zuzen ere. Hala ere, elkarteko Twitterreko kontuan 13.30ean inguru jakinarazi dutenez, interesdunek horiek eskuratzeko aukera daukate berriro hemen sakatuz.

Publicidad

Bertsozale Elkartetik aitortu zuten eskari asko jaso zituztela lehendabiziko unetik eta arazoak izaten ari zirela sareak gainezka egin zuelako. Hasiera batean, iluntzerako martxan egotea aurreikusi zuten, baina ordu batzuk beranduago, ostiral honetan informazio gehiago eskainiko zutela zioen mezu bat idatzi zuten sare sozialean. Eta arratsaldea hasi bezain laster jakinarazi dute webgunea behingoz martxan zegoela.

Azpimarratzekoa da BECen lau final jokatu ondoren, 15.000 lagun ingururen aurrean, oraingoan Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko dela, 13.000 lagunentzako edukierarekin. Esan bezala, asteazkenean Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan egindako aurkezpenean, edizio berriak hamalau saio izango dituela jakiarazi zuten antolatzaileek, irailaren 24tik abenduaren 18ra bitarte ospatuko direnak. Eta saioak Getxon, Arrasaten, Gotaine-Irabarnen, Gasteizen, Donostian, Lizarran, Elizondon, Donibane Garazin, Irunen, Durangon, Amurrion, Baionan, Bilbon eta Iruñean izango dira.

Pandemiak eraginda, bost urtera egingo da aurtengo Txapelketa Nagusia, erakundeak gaur egun bitarte antolatzen duen hamargarren edizioa izango delarik. Bertsozale Elkartetik, bertsogintzaren egoerak hobera egin duela nabarmendu zuten, baita bertso plazaren martxa arretaz jarraitzen dutela iragarri ere.

Azaldu zutenez, koronabirusaren pandemiak utzitako ondorioak oraindik ere ez dira erabat desagertu, eta, euren ustetan, bertsolaritzaren gaur egungo egoera bertan islatzen da. Dena den, bertsolaritza euskararen lurralde osoan barrena oso bizirik dagoela adierazi zuten. Argi geratu den kontu bat, alegia, are gehiago sarrerak saltzeko webgunea kolapsatu egin dela jakin ondoren, lehen salmenta-egun horretan euren tiketa erosi nahi zuten pertsonen kopuru altua dela eta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad