Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
izaskun moyano
Martes, 5 de septiembre 2017, 02:04
«Kattalintxu lora ederra, zeu krabelina fina, antzina egin jatan, zeuganako mina» hala esaten du aspalditik ezaguna den abesti euskaldun batek. Askok atsegin duten arren esanahi berezia du Marenentzat. «Nire herenaitonak idatzi zion nire herenamonari». Badirudi abeslari bizkaitarrak abestiak konposatu eta kantatzeko duen dohainaren jatorria aurkitu dugula.
Betidanik maite izan du musika Abanton jaiotako neska gazteak. Txikitan biolina jotzen zuen baina denbora jakina igarota utzi egin zuen. Duela bost urte ordea, gitarra ikasteari egin zion. Horrez gain, Marenek bere abestiak idazten ditu. «Egoera okerretatik zerbait ona ateratzeko konposatzen du», aitortu du abeslariak.
Ahots berezia du Marenek. Russian Red, Anni B Sweet, Lana del Rey edota Izaro abeslari euskaldunaren oso berdintsua. Antza denez, bere ama da antzekotasun honen 'errudun'. Izan ere, ahots goxoak ditu gustuko eta betidanik entzun izan dute Marenek eta biak tankerako doinuak tartekatzen dituen musika etxean.
Jaiotzez Abantokoa da Maren baina hainbat herri ezberdinetan bizi izan da bere amaren lanaren ondorioz. Beste batzuen artean, Gallarta, Mundaka, Sukarrieta… Egun, Gernikan bizi da baina ez da arraroa Bermeoko portuan zehar paseatzen ikustea. Izan ere, Marenen amak denda du han. Txoko berezia abeslariarentzat han eskaini baitzuen bere lehendabiziko kontzertua. «Uste nuen ia ez zela inor etorriko baina pilo bat jarraitzaile hurbildu ziren», gogoratzen du.
La Voz Kids Tele5eko saioan parte hartu izanagatik egin zen ezagun Maren. Hasieran, bideo bat bidali zuen, ondoren Bilboko casting-a pasatu eta azkenean Madrilen bukatu zuen Rosario, David Bisbal eta Antonio Orozcoren aurrean abesten. Aurrean baino, bizkarrean zuzenago. Izan ere, azken hau izan zen buelta eman eta bere taldea osatzeko proposatu zion bakarra. «Ezin hobe», pentsatu zuen Marenek, Orozco baitu abeslari gogokoena.
Ez du inoiz ahaztuko Euskalduna Jauregian Antonio Orozcok eskainitako kontzertu hura. Honek, Mareni taula gainera igotzeko eskatu eta Bilboko Aste Nagusian berarekin abesteko eskatu zion. Neskak, nola ez, baiezkoa eman zion hunkituta. Eguna iritsi zenean oso urduri jarri zen Maren, milaka pertsonaren aurrean kantatzekotan baitzen. «Ezin nuen sinetsi horrenbeste entzuleren aurrean nire idoloarekin abestuko nuela». Zorionez, musika jotzen hasi bezain pronto lasaitu egin zen eta ikuskizun itzela eskaini zuten.
Marenek badu bere jarraitzaile taldea. Hauek kalean zein ikastolan autografo eta argazkiak eskatzen diotenean Marenek ez du emateko inolako arazorik. Bestalde, sare sozialen bidez ere bere fan-ekin kontaktuan egotea atsegin du, eskatzen dionari zorion mezuak bidaliz, besteak beste. Bestalde, Mexiko eta Kolonbiako zaleek opariak bidaltzen dizkiote. «Ez dut hater-ik beraz, jarraitzaileen beroaz gozatzen dut», aitortu du.
Une honetan disko berria prestatzen ari da Maren. Azaroan singlea aurkeztuko du Itunesen, beraz, egun Bartzelonako estudio batean buru belarri lanean ari da musikari profesionalekin batera. Oso gustura sentitzen da neska gaztea, izan ere, nagusitan produkzio eta abestien osaketako ikasketak burutu nahi ditu. Marenek argi dauka bere bizitza beti musikarekin lotuta egongo dela, egun txarrei aurpegi ona jarriz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.