Borrar
Aurkitu berri duten 'Pseudosclerococcum Golindoi' onddoa. Aranzadi
Aranzadiko mikologoek onddo berri bat aurkitu dute euskal basoetan

Aranzadiko mikologoek onddo berri bat aurkitu dute euskal basoetan

Erakundearen arabera, lehendik ere ageri ziren 'Pseudosclerococcum Golindoi' perretxikoak

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 8 de febrero 2020, 01:11

Aranzadiko mikologoek onddo berri bat aurkitu Pagoetako Parke naturalean. 'Pseudosclerococcum Golindoi' delakoa noraino arte zabaldu ote den aztertu dute erakunde horretako ikertzaileek azken urteotan. Haien arabera, lehendik ere bazeuden euskal basoetan. Dena den, egun arte ez zituen inork ere aztertu. Hala, ikerketa hauxe burutu ondoren espezie berri hauxe katalogo mikologikoan sartu dute.

Zehatzago esanda, ez da espezie baten aurkikuntza izan, genero berri baten aurkikuntza baizik. Izan ere, familia baten barruan tipo ezberdinak egon daitezke. Datuok Aranzadi Zientzia elkarteko ikertzailea den Joxepo Teresek eman zituen ezagutzera duela egun batzuk. Terese onddo genero honen aurkikuntza egin duen ikerlari taldearen parte da. Taldea Ibai Olariaga zientzia elkarteko mikologia taldearen saileko buruaren zuzendaritzapean egon da.

Genero hori duela hamalau urte aurkitu zuten lehendabiziko aldiz, Aizarnazabalen (Gipuzkoa). Bertan dagoen errekan, txikia eta kolore beltzarana zen onddo bat topatu zuten. Hala, aurkitu zutenean, ikertzaileak ez ziren kapaz izan zein perretxiko mota zen identifikatzeko. Teresek nabarmendu zuenez, bazekiten zein taldekoa zen, baina ez zein zen bere genero edota familia. Hortaz, mikologiari buruz asko zekien ikertzaile bati galdetu behar izan zioten. Zoritxarrez, espezialista hark ere ezin izan zuen zalantza argitu.

Aurkitutako onddo horren beste ale bat ez zuten bi urte pasa arte aurkitu. Hala, Pagoetako parke naturalean ikusi zuten berriro ere, Agorregiko burdinolaren alademeneko erreka batean. Hor ere perretxiko txiki eta beltz bat topatu zuten eta sailkatzeko zailtasunak izan zituzten, berehala usteltzen hasi baitzen.

Hortaz, sailkatzeko aurkezten zituzten zailtasunak ikusita, 2015. urtean Aranzadiko laborategian landatu zuten onddoa. Perretxikoari DNA probak egin zizkioten. Hori dela bide, onddo familia berri bat zela egiaztatu ahal izan zuten azkenean Aranzadiko ikertzaileek.

Perretxiko honen generoa sailkatu eta behar den moduan izendatu ondoren, euskal lurraldean aurkezten duen hedapena zenbatekoa den ikertuko dute. Oraingoz behintzat, badakite orain arte zein egoeratan eta zer esparrutan agertu ohi den, eta hori baliatuta, non gehiago aurki daitekeen miatuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aranzadiko mikologoek onddo berri bat aurkitu dute euskal basoetan