Borrar
Aranzadiko lantalde batek Lourdes Herrastiren gidaritzapean, gorpuzkia hobitik atera du eta bertako zenbait hezur berreskuratu ditu. ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Aranzadik eta Jaurlaritzak Gerra Zibileko gudari baten arrastoak berreskuratu dituzte Mutrikun

Aranzadik eta Jaurlaritzak Gerra Zibileko gudari baten arrastoak berreskuratu dituzte Mutrikun

Giza hondakinok aurkitzea aurrerapauso itzela izan da memoria historikoaren testuinguruan

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 5 de octubre 2022, 17:03

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak Gerra Zibileko gudari baten arrastoak berreskuratu dituzte Mutrikun. Giza hondakinok aurkitzea aurrerapauso itzela izan da memoria historikoaren testuinguruan. Aranzadiko lantalde batek Lourdes Herrastiren gidaritzapean, gorpuzkia hobitik atera du eta bertako zenbait hezur berreskuratu ditu. Dena den, ez dute hauxe identifikatzeko edonolako zantzurik aurkitu. Antza, gudari hori 1936ko irailean hil zen, Debabarrenean matxinatutako tropen aurrerapenarekin batera.

Kontxi Urkirik Intxorta Kultur Elkarteari emandako testigantzei esker egin dute topo gorkuzkiarekin. Izan ere, Urkirik entzunda zuen bere familian osabaren inguruko beste baserri baten aldamenetan tiroz hildako borrokalari baten gorpua lurperatu zutela, Bizkaira abiatzen ari zena. Lekukotza honek nabarmentzen zuenez, ehorzketa lekua harri batzuekin estali eta seinaleztatu zuten, gaur egun bitarte eremua ezinhobeki mantendu delarik.

Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 2003. urtean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren baitako emaitza dugu aurkikuntza berri hauxe. Horrez gain, azken boladan Bilboko Begoñako hilerritik ateratako 42 gorpuzkien ikerketa genetikoak eta forentseak gauzatu ditu Arandazik, horren emaitzak itxaroten daudelarik. Era berean, beste 46 hobitik atera dira, eta emaitza positiboa izan dute: 24 Bizkaian, 15 Gipuzkoan eta 7 Araban. Hala, 110 biktimaren gorpuzkiak berreskuratu dira, 108 gizon eta bi emakumerenak, hain zuzen ere. Horietatik 27 identifikatu ahal izan ditu Aranzadik.

Gauzak horrela, Jose Antonio Rodríguez Ranzek berretsi du Eusko Jaurlaritzaren eta Gogora Memoriaren Institutuaren konpromisoa oraindik desagertuta dauden pertsonak berreskuratzeko «ez dugu amore emango, beren bizitza eman zutenen alde egiten dugu, gure alde egiten dugu; herri honen duintasuna eta memoria demokratikoa ere hobi horietan daude».

Euskadin egindako exhumazioez gainera, euskal lurraldeko beste 9 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira eta haien arrastoak ahalbidetu zaizkie beren familiei. Hauexek Nafarroako Foru Erkidegoan egindako 4 exhumazio dira, eta Espainiar Estatuko esparruetan beste bost gauzatu dira.

Nahi duen edonork deshobiratzeen mapa geolokalizatua, esku-hartze bakoitzaren nondik-norakoak edota txosten orokorra Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Gogora Institutuaren webgunean kontsulta dezake, gogora.euskadi.eus/deshobiraketen-mapa-geolokalizatua/aa82-actogogo/eu/ .

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aranzadik eta Jaurlaritzak Gerra Zibileko gudari baten arrastoak berreskuratu dituzte Mutrikun