

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Arantxa Urretabizkaia idazleak (Donostia, 1947), EL CORREOko zutabegilea denak, Euskarazko Euskadi Literatura Saria jaso du 'Azken Etxea' (Pamiela) eleberriagatik. Azken etxearen bila dabil thriller honetako protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babeslekuaren bila, eta Hendaia aldeko etxebizitza batekin tematu da. Batez ere, zahartzaroari buruzko gogoeta egiten du eleberriak.
«Asko molestatzen nau zaharrak erabakiak hartzen diren lekuetatik aldentzeak. Gizarteak deskantsatu behar dugula esaten digu... Bada, bizitzak uzten badit 'Azken etxea' ez da nire azken lana izango», aitortu du idazleak asteazken honetan sarituen aurkezpena izan den Donostiako San Telmo Museoan.
Bestalde, Euskadiko Haur eta Gazte Literatura Saria Patxi Zubizarreta ordiziarrak jaso du bosgarren aldiz, oraingoan 'Zerria' (Erein) lanagatik, eta Joseba Larratxe irundarrak jaso du Literatur Lanaren Ilustrazio Saria, Unai Iturriagak eta Harkaitz Canok idatzitako 'Ni ez naiz Mikel Laboa' (Elkar) kantari donostiarraren biografia ilustratuagatik.
Urretabizkaiaren lanari dagokionez, Euskarazko Literatura Sariko epaimahaiak azpimarratu ditu obrak «eskaintzen dituen ezaugarri formal eta hautu estetiko bereziak», baita «ikuspegi zein planteamendu narratiboan harturiko arriskuak ere». Josu Jimenezek, Idoia Carramiñanak, Ane Zapaterok, Ane Labakak eta Mikel Aierbek epaimahaikideek nabarmendu dutenez, Urretabizkaiak «konta teknikak bihurritu eta askotariko ahots eta ikuspegien erabilera» modu trebean tartekatzen ditu, eta irakurlea «interpelatuta» sentiarazten du eleberriko orrialde askotan. Bestalde, hiru irabazleen izenak jakinarazi diren ekitaldian, EL CORREOko kolaboratzaileak onartu du, «oso pozik» jarri zela sari hau jasoko zuela esan ziotenean, izan ere, «dantzan jarri nintzen (kar, kar)».
Esan bezala, Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako aurtengo Euskadi Literatura saria Patxi Zubizarretarentzat izan da. Epaimahaikideen iritziz Zubizarretaren 'Zerria' lana «gazteei zuzenduriko eleberri laburra dugu, errazkeriatik eta gazte literaturaren topiko tipikoetatik aldentzen den literaturazko lan landua». Epaiak dioenez Zubizarretaren lana «ez da bakarrik obra gomendagarri bat, baita literaturaz gozatzeko, pertsona moduan hazten joateko eta literatura zer den eta nola egiten den jakiteko adibide guztiz egokia ere». Leire Bilbaok, Larraitz Idarretak, Karla Fernandez de Ganboak, Xabier Etxanizek eta Ruben Ruizek osatu dute epaimahaia.
Eta Literatur Lanaren ilustrazio Saria jaso duen Joseba Larratxeren 'Ni ez naiz Mikel Laboa' lanaren inguruan, epaimahaiak esan du «oso ondo landutako eta ebatzitako lana» dela eta hori erabilitako sekuentziazioan islatzen dela. Maite Mutuberriak, Maria Carmen Fernandezek, Jose Carlos Torrek, Miren Asiaienk eta Jose Antonio Morleseinek osatutako epaimahaiak honako hau gaineratu du Larratxeren lanaren inguruan: «Proposamen fresko eta oroigarria, erreferentzia eta sinbolismo kulturalen asko jasotzen dituen obra konplexua da, baina irakurketa arina du. Mikel Laboaren musikaren erritmoa eta ikusizko interpretazioa nabarmentzen dira, baita ikuspegi desberdinen presentzia ere, hainbat irakurketa geruzarekin».
Ekitaldia Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aurkeztu du, eta bertan azpimarratu duenez, sari hauen helburua «irakurleen eta gizartearen arreta egileen lanetan jartzea da». Sailburuak irabazleei adierazi dienez «zuen lanari bultzada bat ere eman nahi diogu. Herritarrek zuen sormen lana eta zuen obra ezagutzea nahi dugu eta obra hauen sustapenean lagundu nahi dugu». Eta gaineratu duenez «egile hauek gure eskuetan istorio zoragarriak utzi dizkigute. Irakur ditzagun, gomendatu ditzagun, pasa ditzagun eskuz esku… bultza dezagun irakurtzeko grina».
Halaber, azpimarratu du Kultura eta Hizkuntza Politika sailak zazpi Euskadi Literatura sari banatzen dituela urtero, eta falta diren laurak, Literatura Gaztelaniaz, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz, datorren astean iragarriko direla. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Euskarazko Literatura Itzulpenaren irabazleak 18.000 euro jasoko ditu.
Aurtengo Euskadi Literatura Sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 15ean Getxoko Muxikebarri Zentroan egingo da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Descubre la fruta con melatonina que te ayudará a dormir mejor
El Diario Vasco
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.