Borrar
Adobestock
Urte zaharreko festa
Territorios

Urte zaharreko festa

Sábado, 18 de enero 2025, 00:03

Urte zaharrari agur egiteko eta berriari ongietorria eskaintzeko helburuarekin antolatutako gaueko festa publikoa, hiri (kontuz, ez herri) batean, gazteei zuzendua, nola ez, helduok, hiri horretan eta gainerakoetan, bestelako planak ditugu gau horretarako. Hasten da festa ia ordu txikitan, musika eta alkohola lagun eta han dena da anaitasuna eta poza. Mutilek osatzen dute gehiengoa eta dantzan ari dira, saltoka askotan. Bihar biharkoak.

Aurrera doa festa, bata bestearen atzetik D.J.-ek musika jartzen duten bitartean. Gaua aurrera doa eta musikaz arduratzen diren guztiak gizonak dira. Eta halako batean, emakume baten txanda da. Sartua da urte berria, utzi omen dira atzean iazko ajeak eta makurkeriak. XXI. mendeak bete berria du lehen laurdena. Goizeko hirurak dira.

Berehala, mutil gazte talde bat protestan hasten da musika jartzen duen neskaren kontra. Kanpora, kanpora, fuera, fuera. Handik gutxira, ahozko protestak nahikoa ez eta izotz koskorrak botatzen dizkiote eszenatokian dagoen neskari. Lehen lerroetan daude protestagileak eta denak mutilak dira.

Laster, izotzak nahikoa ez eta edalontzi beteak botatzen dizkiote. Ondoren, arrautza gordinak. Batzuk festara labainak eramaten dituzte, beste batzuk arrautzak patrikan dituztela ateratzen dira etxetik. Nonbait, festaren lehen hiru orduetan arrautzak eszenatokira jaurtikitzeko arrazoirik ez eta justu musika andre gazte baten eskutan dagoenean hustu egiten dituzte patrikak. Ez dute erasoa ezkutuan egiten, harro daude egiten ari direnaz. Zorionez, tiro guztiek ez dute helburuan jotzen.

Inguruko gazteek dantzan jarraitzen dute eta ez diete iskanbilatsuei ezer esaten, gu geurera. D-J.ak musika eten eta eszenatokitik jaitsi arte. Hor bukatu zen festa, ordutegiak agindutakoa baino ordu erdi lehenago.

Aurten bertan Euskal Herrian gertatutakoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Urte zaharreko festa