Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Lanartea 'sindikatu bokazioa' duen elkartea da, euskararen hainbat langile profesional biltzen dituena. Hots, literaturan, musikan, bertsogintzan, irudigintzan , arte eszenikoetan eta abarretan lan egiten duten profesionalak. Bertan bilatzen dute babesa euskaldunon artean ezagunak diren pertsonek eta hain ezagun ez direnek. Elkartea bera ez da oso ezaguna, gutxienez duela gutxi arte.
Bada Lanarteak txosten esanguratsu bat argitaratu du egunotan, 'gutxitua dagoen euskal kultur sistema hauspotzea helburu'. Ados, sektorea ez da industria bezain garrantzitsua, are gehiago, bi esparru hauen arteko alde ekonomikoa elefante baten eta inurri baten aldearen parekoa da. Baina txikitasun horretan, ezin uka kultur langileen garrantzia. Hizkuntza gutxitu batetan lan egiten duten (dugun) langile gutxituen kontuaz jarduten du txostenak.
Ondorio argia du inkestak: euskal sortzaileak prekarizazioan bizi dira, beste esparrutako hainbat langile bezala. Baina agian merezi du sortzaileen egoera azpimarratzeak. Bai, noizean behin txaloak jasotzen dituzte, tarteka aitortzen zaie garrantzia, baina garrantzi hori ez da soldatetan nabaritzen, txaloak ez dira jaten. Jarduera artistikoa ogibide bakar edo nagusi dutenen artean, bataz besteko irabazi garbiak apenas gainditzen du hileko mila eurotako langa.
Irakurlea zenbaki eta bataz bestekotan ito gabe ere, iruditzen zait merezi duela txostenak biltzen dituen datu batzuk ematea. Lehenengoa, 245 sortzailek hartu du esku txostenaren oinarri den inkestan, erditik gora gizonezkoak. Eta horien guztien artean minoria nabarmena dira diru sarreraren erdia jardun artistikotik jasotzen dutenak.
Tristura edo amorrazio malkoak sortzeko aitzakia ugari eskaintzen du Lanarteak plazaratutako txostenak. Baina elkartea ez da negarrera mugatzen. Alderantziz, aldarri garbiak adierazi dituzte txostenarekin batera. Lehenengoa, euskaraz sortutako kulturaren legea, noski, sektoreko langileen parte hartzearekin, agintariek ezin diote sortzaileen ahotsari entzungor egin. Eta horrekin batera, euskarazko kultura gure artean ikusgarri egiteko lan egingo duen erakundea sortzea.
Eta bai, jarduera artistikoa, gehienetan, bokazio kontua da, ez dago inor esparru hori aukeratzera behartua. Baina bokaziozkoa izan ohi dira, era berean, irakaskuntza edo medikuntza. Hitz gutxitan, eskergarri dira txaloak, baina soldata duina ordezkatu gabe.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.