Zurekin
Martes, 26 de abril 2022, 20:54
'Azken etxea' izenburuarekin kaleratu berri du Arantxa Urretabizkaia idazleak azkenengo nobela. Bost urte pasa dira EL CORREOko kolaboratzaileak azken liburua kaleratu zuenetik, eta beste gauza askoren artean, lan honen sorkuntza prozesua nolakoa izan den kontatuko du asteazkeneko 'Biba Zuek!' saioan, 18.00etatik 20.00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.
Publicidad
Egileak duela egun batzuk liburuaren aurkezpenean azaldu zuenez, «istorioa asmatzea kostatu zait. Ez zetorkidan ezer». Hala ere, azkenean, bizitzako azken urteak emateko etxe bat bilatzen ari zen pertsona bat ezagutu zuen, eta horretan oinarrituz, bere eleberria garatu zuen. Protagonista ia guztiak adinekoak dira, baina idazleak argitu duenez, «ez da zahartzaroari buruzko liburua, izan ere, zahar guztiak ez gara berdinak, gazte guztiak berdinak ez diren bezalaxe».
Protagonistari Hendaiako etxe bat gustatzen zaio, eta harekin tematzen da. Esan bezala, hor eman nahi du bere bizitzaren azken arnasaldia, baina etxea lortzeko ahaleginak ez dira arruntak izango. Esaterako, iraganeko mamuak eta adiskideak orain dituenekin korapilatuko zaizkio. Auzokideak, gainera, zelatatzen ere ibiliko dira.
Horren guztiaren inguruan ariko da, beraz, Urretabizkaia ETB 1eko saioan. Lehendabiziko orduan, berriz, hiri eta herrietako paisaietatik poliki-poliki desagertzen ari diren kioskoez hitz egingo dute. Egunkari, aldizkari eta antzekoak saltzen dituzten lagunen testigantzak jasoko dituzte, eta kioskoaren barrutik bizitza nola ikusten duten kontatuko dute. Esan bezala, 'Biba Zuek!' 18.00etatik 20.00etara dago ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.