Borrar
Bi obra horien artean hautatu beharko dute sariduna hemendik eta apirilaren 23ra bitartean. 111 AKADEMIA
Arantxa Urretabizkaia eta Anjel Lertxundi, 111 Akademiaren 2022ko Sariaren finalistak

Arantxa Urretabizkaia eta Anjel Lertxundi, 111 Akademiaren 2022ko Sariaren finalistak

Akademiakideek lehendabizikoaren 'Azken etxea' eta bigarrenaren 'Desertuan behatxuloa' lanen artean aukeratu behar dute sariduna

Unai Sarriugarte

Miércoles, 29 de marzo 2023, 09:30

Arantxa Urretabizkaia eta Anjel Lertxundi 111 Akademiaren 2022ko Sariaren finalista bilakatu dira. Akademiakideek lehendabizikoaren 'Azken etxea' eta bigarrenaren 'Desertuan behatxuloa' lanen artean aukeratu behar dute sariduna. Hori dela medio, iazko Akademiaren Garaikurra nori eman erabakitzeko akademiakideek hirugarren eta azken bozketa txanda abiaraziko dute. Bi obra horien artean hautatu beharko dute sariduna hemendik eta apirilaren 23ra bitartean.

Bigarren bozkaketa txandan bost liburu izan ziren lehian, hala nola, Arantxa Urretabizkaiaren 'Azken etxea', Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria', Anjel Lertxundiren 'Desertuan behatxuloa', Aingeru Epaltzaren 'Erretzaile damutuen konpainia' eta Maddi Ane Txoperenaren 'Ez erran inori'. Izan ere, hauexek lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten bost obrak izan ziren. Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen % 40 lortu duen lanik ez denez izan, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera ailegatu dira.

Arantxa Urrebizkaiaren EL CORREOko zutabegilearen narrazio honetan azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Pertsonaia honi Hendaia aldeko etxe bat gustatuko zaio eta harekin tematu da. Honek ez du edonola ere bizimodu arrunta izan, eta hortaz, ez dira arruntak izango azken etxe hori lortzeko egin beharko dituenak. Denbora tarte horretan iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilatuko zaizkio protagonistari.

Anjel Lertxundiren 'Desertuan behatxuloa' entsaioak, aldiz, ostatua bermatzen dio irakurleari idazlearen etxean eta oroimenean. Gutxitan gonbidatzen gaitu idazle batek bere laneko mahaira, bere ohe edota ametsetara, gutxitan ematen digu ezagutzera idazleak zuzen-zuzenean bere baitako pasadizo eta bihotzeko txoko kuttunak. Anjel Lertxundik baliabide literarioak baliatzen ditu hainbat gairen inguruan aritzeko, hala nola, gizateriaz, munduaz, euskal giroaz, irakurketaz, pandemiaz, heziketaz edota gaur-gaurko arazoez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Arantxa Urretabizkaia eta Anjel Lertxundi, 111 Akademiaren 2022ko Sariaren finalistak