Ez du jatorri ospetsua oraintxe adieraziko dudan aipuak. Ez dator ez filosofo greziarrengandik ez atzoko idazle unibertsal horietako batengandik. 'Haizeak eraman zuena' filmetik dator, han, hasieran, azaltzen da honako esaldia: «bizitza denboraz egina dago» edo «denbora da bizitzaren osagai nagusia», edo «bizitza denbora da». Ez naiz itzultzaile.
Publicidad
Niri behintzat asko kostatu zait denbora bizitza dela ulertzea, edo bizitza denbora dela. Baina ikasi dut eta, batzuetan, neure buruari esaten diot halakoari denbora oparituko diodala, besteari esan gabe, baina jakinda denbora gehiago dudala honezkero atzetik aurretik baino. Arratsalde bat, adibidez, edo paseo txiki bat emanez norbaiti konpainia eskainiz.
Noski, norbaiti operi bat erosten diozunean, nire kasuan behintzat, denboraren eta lanaren truke irabazitakotik dator dirua, ez zerutik ez inolako herentziatik. Beraz beti dago denbora opari baten azpian. Baina batzuetan zuzenean denbora da oparia eta daramagun bizimodu zoro honetan, sarritan beste zerbaiti edo norbaiti kendutako denbora da halakoari eskaintzen dioguna.
Horregatik ere miresten ditut esparru desberdinetan borondatezko lana egiten dutenak, bizitzaren zati bat eskaintzen diotelako helburu horri eta, gainera, galdetzen badiezu beti esango dizute emandakoa baino gehiago jasotzen dutela.
Eskuzabaltasun horrek distira handiago du jakin badakigulako ez dakigula, kasu gehienetan, zenbat denbora dugun aurretik. Azken batean, pertsonak bitan banatu daitezke denbora oinarri hartuta: denbora sobran dutenak eta aski denborarik ez dutenak, denborarekin zer egin ez dakitenak eta nahi adina denbora ez dutenak.
Publicidad
Duela gutxi hurbilago bati galdetu nion ze opari nahi zuen Eguberrietarako eta segundo baten buruan erantzun zidan denbora nahi zuela, besterik ez. Denbora, ordea, ez dago salgai.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.