Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ahaleginduta ere, ezin ditut kontu batzuk ulertu. Askotan garrantzi gutxiko kontuak dira, bestetan pisu handiago dutenak. Garrantzi gutxiko kontuen artean, bat emakumeon janzkerari buruzkoak da, zer, nola eta noiz janzten dugun hau, hura edo bestea, nork edo zerk behartzen gaituen janzkera zehatz bat aukeratzera.
Oinetakoetatik hasi ninteke, zorioneko takoietatik, garestienak izanda ere beti tortura gailu diren oinetako horietatik. Puntu honetan ikusi ditut aurrerapenak, kirol oinetakoek gaina hartu dietela takoiei, hortik gainerako janzkerak dotorezia antzeztu nahi badu ere, kirol oinetakoak janzten ditugula gero eta maizago, erosotasunaren mesedetan.
Adibiderik esanguratsuena, okasio berezietako janzkera izan daiteke, zehazkiago, urte berriari ongietorria emateko unean, kanpai hotsetan emakume aurkezleek janzten duten arropa. Zalantzarik gabe, neguan gertatzen da hori eta aire zabalean. Bada hor, emakume guztiek soineko eskotedunak janzten dituzte. Zergatik?
Ohitura aipatzen da aitzakia gisa, beti horrela izan delako. Halako batean, auskalo noiz, lan horretan ari den emakume batek beroki bat jantziko du, besaburuak eta bularra babestuko duen berokia. Gertatuko da, baina ez datorren urtean. Nahiago hotza, nahiago hotzeria. Agian, horrekin batera, gizonezko bat elastiko hutsean azalduko da, baina hori zaila iruditzen zait.
Kontu bera alfonbra gorrietan, emakumeak ahal bezain biluzik, gizonak ahal bezain babestuak. Berdin telebistako aurkezleak, are albistegietan, baina hor ere aurrerapenak ikusten ditut. Iruditzen zait joera malgutu egin dela eta emakume aurkezleek ulertu dutela (edo haiengan agintzen dutenek) berriak ematea ez dela ikuskizun hutsa, janzkera serioagoak sinesgarritasun gehiago ematen dietela.
Espezie bereko kide gara gizon eta emakume, gutxienez naturari dagokionez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.