Amalia Ibargutxi
Miércoles, 12 de diciembre 2018
Polemikak lagunduta heldu zen zinema aretoetara 'Carmen y Lola' filma. Orduz geroztik, Arantxa Echevarría bilbotarrak zuzendutako filma zenbait jaialditan lehiatu da, eta aretoak ere betetakoa da. Bi emakumezko ijito gazteren arteko maitasun harremana lantzen du. Orain Goya sarietarako zortzi hautagaitza eskuratu dituela jakinarazi dute Paco León eta Rossy de Palmak, Espainiako Zinema Akademiaren hautagaitza guztiak aurkeztu dituzten ekitaldian.
Publicidad
Guztira, zortzi hautagaitza eskuratu ditu filmak. Pelikula onenarena (Tvtec ikus-entzunezko zerbitzuak), gidoi original onenarena (Arantxa Echevarría), zuzendari berri onenarena (Arantxa Echevarría), abesti original onenarena (Paco de la Rosaren 'Me vas a extrañar'), aktore berri onenarenak (Borja Moreno, Zaira Roomero eta Rosy Rodríguez) eta aktore onenarena (Carolina Yuste).
Rosy Rodríguez (Carmen) eta Zaira Morales (Lola) filmeko protagonistak lehen aldiz aritu ziren aktore lanetan film honetarako. Beraiekin lehiatuko dira, pelikula onenaren saria irabazteko, 'Campeones', 'El reino', 'Entre dos aguas' eta 'Todos lo saben'. Hain zuzen, 'El reino' da hautagaitza gehien lortutako filma, 13rekin. Hautagaitza ugari lortu ditu, baita ere, Javier Fesserren 'Campeones' (11) filmak eta Echevarriarenak (8) berak.
Halaber, aipatzekoa da Paul Urkijo Alijo gasteiztarraren 'Errementari' filma ere efektu berezien saria irabazteko hautagai izendatu dutela. Otsailaren 2an banatuko dira sari guztiak, Sevillako Kongresu eta Erakusketa Jauregian.
European Film Awards (EFA), Europako zinema munduan ematen diren sari entzutetsuko sari nagusia lortzeko ere lehiatuko da 'Handia' eta beste 48 hautagairekin batera, 'Carmen y Lola'. Sari banaketa abenduaren 18an egingo da, Sevillan. Europako 35 herrialdetako filmak aukeratu dituzte, «europar zinemaren barietatea ikusarazteko».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.