leire larrazabal
Miércoles, 23 de noviembre 2022, 12:40
Bilboko Arangoiti auzoko Adinekoen Zentroan irisgarritasun-lanak burutu dituzte Udalak eta BBK Fundazioak. Denon Artean edadetuen elkarteak dinamizatzen du zentroa, eta auzoko 350 pertsona baino gehiago ditu kide. Elkarteak hainbat jarduera eramaten ditu aurrera, 2020an abian jarri zenetik. Hala nola, memoria-tailerrak, teknologia berriekin lotutakoak, gimnasia-ariketak, mahai-jokoak eta kultur jarduerak. Kolektibo honentzako orotariko jarduerak, alegia.
Publicidad
Udalak urtero-urtero dirulaguntzak ematen dizkie hiriko edadetuen elkarteei. Horrela, aurten, 882.000 euro eman dizkie, zahartze aktiboa eragitearren osasuna eta gizartean eta komunitatean parte hartzea sustatzen duten programen bidez. Era berean, norberaren autonomia eta bizi-kalitatea sustatzea da, eta bizi-ohitura osasungarriak indartzea eta bakardade-egoerak eragoztea kolektibo horretan.
Juan Mari Aburto alkatearen esanetan, edadetuen elkarteen zeregina oso garrantzitsua da. «Adinekoen parte hartze soziala sustatzen dute, eta esan daiteke parte hartze soziala baliabide psikosozial bat dela, ongizate osoa sustatzen duena. Gainera, frogatuta dago, bakardadea saihesten duela, nahi gabeko bakardadea. Elkarteak gizarte-laguntzako baliabideak dira, eta elkar ezagutzeko toki bat, pertsonek elkar ezagutzen dute eta taldeko kide sentitzen dira». Aburtok parte hartze sozialaz esaten duenez, «bizimodu bat da, konpromisoduna, badu eragina ondo zahartzeko orduan, eta, gainera, edadetuek Bilboko Balioen Agiria eta Bilboko Adeitsura hurbiltzen ditu».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.