Borrar
arabaeuskaraz.eus
Araba Euskarazen eskutik 'Go!azen'en kontzertua

Araba Euskarazen eskutik 'Go!azen'en kontzertua

Urtarrilaren 14an bi saio izango dira Gasteizko Europa Biltzan Jauregian; sarrerak dagoeneko salgai

Leire Larrazabal

Jueves, 21 de diciembre 2023, 16:51

Ikastolen aldeko jaiak ez dira egun bakarrera mugatzen. Ez, urte osoan zehar izaten dira proposamenak egun erraldoia iritsi bitartean, ekimen ugari eta interesgarriekin gozatzeko. Araba Euskaraz, beste behin, Olarizun ospatuko da ekainaren 16an. Dezente denbora aurretik, zalantzarik ez. Pixkanaka-pixkanaka, hitzordu garrantzitsuak izango dira. Hasteko, urtarrilaren 14an, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian 'Go!azen 10' kontzertuaz gozatzeko beta izango dugu. Bi saio izango dira, 16.30ean eta 18.30ean. Sarrerak hemen eskura ditzakezu.

Arabako zortzi ikastolak elkarrekin arituko dira aurten ere Araba Euskaraz antolatzen. Azken bi ekitaldietan martxan jarri duten ereduari jarraipena emanez, auzolana eta elkarlana ardatz hartuta, eskuz esku, buruz buru, jakintza elkarbanatuz, harremana aberastuz. Azken bi urteetan bezala, Olarizun izango da.

Urte honetako Araba Euskarazen antolaketarekin Oiongo San Bizente Ikastola lagundu nahi dute. Aurtengo leloa 'Mugaezin' da. «Mugarik gabe eta mugaezin irudikatzen dugulako gure hizkuntza», diote. Logotipoa infinituaren ideian inspiratuta dago eta Arabako lurraldeko zortzi ikastolen arteko lankidetza sinbolizatzen du.

San Bizente Ikastola 1976. urtean sortua, ia mende erdi bat darama lanean. 0-16 urte bitarteko ikasleak hartzen ditu, eta uneotan 201 familiak, 288 ikaslek, 34 irakasle eta langilek osatutako komunitatea da ikastolarena. San Bizentek harreman estua dauka Arabako beste zazpi ikastolekin, baina bereziki, Arabar Errioxako beste bi ikastolekin, Bastida eta Assarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Araba Euskarazen eskutik 'Go!azen'en kontzertua