Zurekin
Viernes, 21 de abril 2023, 16:28
Aurtengo Araba Euskarazek badu bere ereserkia. 'Elkar-EKIN' deitzen da, Aguraingo Lautada ikastolako irakasle den Malen Urbegainek egin du letra eta musika, berriz, Ttek elektrotxaranga taldeko kideek jarri diote. Funk eta pop doinuak nagusitzen dira aurten Olarizun ekainaren 11n ospatuko den Araba Euskaraz iragartzeko aurkeztu berri duten abesti alai eta dantzagarri honetan. Hasi berotzen eztarria!
Publicidad
Abestiak iraganetik orainera bidaia egiten duen istorioa kontatzen du, Urbegainen esanetan. «Bi iragan desberdinetatik tira egin nahi izan dugu. Alde batetik, duela 600 urtera egiten da salto, Aguraingo azoka, Arabako zaharrena baita, eta modu honetan, azokek euskarari ematen zioten bilguneari keinu egin nahi baikenion. Hariaren beste muturrean, ikastolen ibilbidea dago, debekuen gainetik, herri mugimenduz, arnasa, aukerak eta ahotsa eman baitzizkieten euskarari eta kulturari». Horrez gain, Lautada Ikastolaren ibilbideari ere erreferentzia egin nahi izan dio Urbegainek: «Gure Ikastolaren alde antolatutako hirugarren Araba Euskaraz da eta aurreko bi leloek oso ondo definitzen dute orain arteko bidea. 'Gogo bizi' hasi ginen, 'Geroari begira' ekiteko».
Euskal Herriko periferiak eta bortak ere aipatzen ditu abestiak, «ikastolen indargune handietako bat, zazpi lurraldeetan eta hiru curriculum desberdinekin parean, korronteen kontra igeri egiten baitugu». Letran ageri diren «txingorra», «nortasun borborra» eta «euskarak loratzen barne arrakalak» ere azpimarratu nahi izan ditu: «Lautada Ikastolaren izaera azpimarratuko nituzke hiru hauekin, erronkak, aniztasunak dakarren nortasuna eta euskarak dituen zaurien aurrean, ekin eta ekin ari baikara».
Abestiari musika jarri dion Ttek elektrotxaranga hamar urtez ari da Euskal Herriko kaleak musikaz alaitzen. Beren abesti zerrenda urteen poderioz asko aldatu den arren, abestien bertsioak, haien arteko loturak eginez mix-ak sortu edota abestiei letra aldatzea izan da beren lan egiteko era. «Araba Euskarazen izaera alde batera utzi gabe, kantari buelta bat ematea izan da gure intentzioa. Gure abesti propioa egingo bagenu seguraski beste estilo edo izaera bat hartuko zukeen, baina kasu honetan Araba Euskarazen xedea hartuta eginiko kanta bat daukagu. Kanta honen estiloa definitu beharko bagenu, funk eta pop estiloen arteko nahasketa bat dela esango genuke», adierazi dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.