Aurtengoan bai. Urte bat itxaroten egon eta gero, igandean Araba Euskaraz ospatu egin zen, lurraldeko ikastolen jaialdia. Laudio Ikastolak antolatuta, seguruenik ediziorik berezienetakoa izan dela. Batetik, esan bezala, urte bat itxaron behar izan dutelako berriro euskararekin gozatzeko; eta bestetik, ikastola honen 50.urteurrena ospatzeko modu aparta izan delako.
Publicidad
1.500 lagunek bat egin zuten festa handi honekin, segurtasun arlotik, guztiz kontrolatuta zegoena. Gogoratu beharra dago egunean antolatu ziren ekintza ezberdinetan parte hartzeko ezinbestekoa zela aldez aurretik izena ematea, eta gainera ezingo zela guneen arteko ibilbiderik egin. Baina, birusak ezarritako 'traba' guztien gainetik zabaldu zuen bidea aurtengo Araba Euskarazek, 'Zabal bideak' lelopean.
Egunari ekitaldi instituzionalarekin eman zitzaion hasiera, Herriko Plazan egin zena. Bertan hezkuntza sailburua den Jokin Bildarratz, Arabako ahaldun nagusia, Ramiro González, eta Laudioko alkatea, Ander Añibarro, izan ziren. Haiekin batera, Arabako Ikastolen Federazioko presidentea den Liher Larrea ere izan zen eta, nola ez, Aiara Murga, Laudioko Ikastolako presidentea. Honaino iristeko egin behar izan duten lana azpimarratu zuten eta bertaratutakoei eskerrak eman zizkieten.
Gero, haritza bat landatu zuten ikastolaren inguruan, urtebetetze tarta gisa, mende erdia ospatzeko. Zuhaitza hazten den bezala, euskara lurraldean berdin egitea nahi dute. Egun, arabarren %48,2k badaki euskaraz, eta ia %60,2 34 urte bitarteko gazteak dira. Eta, azkenik, hurrengo urteko edizioa antolatuko duen Argantzon ikastolari pasa zioten testigua.
Ekitaldia bi gunetan zegoen banatuta. Alde batetik, Euskararen Plazan (herrigunean); bestetik, Euskararen Basoan (parkean). Eta hauen barruan, gune txiki ezberdinak topatu zituzten parte hartzaileek, gonbidapenak agortu zituztenak. Harrera onena izan zuen ekintzetako bat 'escape room'a izan zen, hamabi erronka zituena. Baina, gozamena erabatekoa zen eta txoko guztietan ikus zitekeen. Araba Euskaraz, oraingoan bai, bor-borka zegoen.
Publicidad
Euskararen Plazak 114 lagun bildu zituen. Hasteko, dantza emanaldia eskaini zuten bertan, eta gero bertaratutakoek dantzatu zuten zunba tailer batean. Txoko honetan ere 'Piztu! EmakumeON enegeria' ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen. Kopurua ere handia izan zen Aldai plazan (120 lagun), non '3 kluba, Go!azen'ek kontzertua eman zuen eta, arratsaldean, Maider Zabalegik akustiko batekin publikoa gozarazi zuen.
Kultur etxeko lorategian, Euskararen basoaren barruan, tailerrak eta jolasak antolatu zituzten. Eskulan eta sukaldaritza tailerrek harrera bikaina izan zuten, beteta zeudelako. Arratsaldean, Izar Mendiguren, Manu Bendala eta Iñaki Viñaspre errimekin animatu ziren. Bertsolariek saioa eskaini zuten, bat-batekoan aritzeko duten trebezia erakutsiz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.