Araba Euskaraz Gasteizko Olarizuko zelaietan ospatuko da ekainaren 11n

Akerbeltz taldearen erromeriak erritmoa jarriko dio lurraldeko zortzi ikastolen jai handiari, non tailerrak eta dantzak ere izango diren programatu diren hogeita hamar jardueretan

Jueves, 1 de junio 2023, 22:57

Iazko puntu berean, baina inoiz baino gogotsuago. Araba Euskarazen 'tsunamia' badator, lurraldea euskaraz bustitzeko asmoarekin. 'Ekin' lelopean eta Lautada ikastolak antolatuta, lurraldeko zortzi ikastolen jaia handia datorren igandean ospatuko da, ekainaren 11n alegia, Gasteizko Olarizuko zelaietan. Musika, magia, arte eszenikoak eta janaria ez dira faltako ... goizeko 10.00 etatik, arratsaldera arte luzatuko den jardunaldian. Eta bitartean, gazte zein helduei zuzendutako proposamenak izango dira hiriak duen altxor berde honetan sortuko diren hiru gunetan; besteak beste, 'Go!azen', Akerbeltz erromeria taldearen kontzertua, bertsoak eta tailerrak.

Publicidad

Aurreko urtean bezala, arabako zortzi ikastolek elkarrekin forma eman nahi izan diote egun honetan sortuko den festa giroari. Sarea elkarrekin sendotu nahi dutelako elkarrekin aurrera egiteko. «Aurtengo helburua Lautada Ikastolaren hezkuntza proiektuari bultzada bat ematea izango da, lau haizetara zabaltzea», azaldu du Salomé Martínez de Ilarduiak, Lautada Ikastolako zuzendariak. Ekitaldiaren aurkezpenean Arabako ikastolen lehendakaria den Unai Mendizabal ere izan da. «Hemen gaude, berriro ere, ikastolon ereduari eta euskarari bultzada emateko prest», azpimarratu du.

Olarizuko parkea, esan bezala, hiru gunetan egongo da banatuta. Lehenengo 'Lautada' izango da, Olarizuko Etxaldera doan bidearen ondoan. Goizean, Armentia ikastolako ikasleen eskutik arte eszenikoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Jarraian, bertso saioa antolatuko da gune honetan bertan. Bazkaltzeko orduan, Tor magoa izango da txikiak eta helduak harritzeaz arduratuko dena. Eta arratsaldean, 'Zunba' eta 'Go!azen' taldeek gorputzak dantzan jarriko dituzte.

Zuzeneko kontzertuak

Bigarren gunea, 'Mendia', Olarizu menditik gertuago egongo da eta bertan paella, taloak eta euskal gastronomia dastatzeko aukera egongo da egun osoan. Haur eta gazteenei zuzenduta, Potx eta Lotx pailazoek 'Aireportuan' ikuskizuna eramango dute oholtza gainera. Gero, musikak hartuko die lekukoa, Maialen Aristegi, STR, Kerobia eta Akerbeltzen erromeriaren eskutik.

Azken gunean musika eta dantza uztartuko dira. Dantza izango da protagonista nagusia bazkalordura arte. Egunaren bigarren zatian, Trikidantz eta Skabidean musikarekin eta Ttek! taldearen elektrotxarangarekin gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek. Dena den, egun osoan zehar puzgarriak, tailerrak eta jolasak egongo dira txoko honetan etxeko txikientzat. Araba Euskaraz jai handiaren atzerako kontaketa hasi da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad