Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 26 de julio 2024
«Urte hauetan guztietan gure hizkuntza sustatu eta hedatzeko egindako lanarekin oso harro» daudela adieraziz, euskara hutsez egiten den zinemaldirik zaharrena den Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 2024ko ediziorako izen-emate deialdia zabaldu zuen apirilean. Bada, dagoeneko, zinemagileek azken egunak dituzte lehian arituko diren film laburrak aurkezteko: uztailaren 30era arte dago aukera.
Urtero legez, gehienez 30 minutuko obrak galdegin dituzte, Lehiaketa sail ofizialean erakutsiko dituztenak; bertan, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak bilduko dituzte. 20 film laburrek osatuko dute sorta, eta denak ere, euskara hutsezkoak izango dira (horietan beste hizkuntzaren bat erabiliz gero, euskarazko azpitituluak jarri edo irudira txertatu beharko dira). Ez dute onartuko 2023ko abuztua baino lehen egindako film laburrik, ezta aurreko edizioetan lehiatu denik ere.
Lekeitioko Euskal Zine Bileran parte hartu nahi dutenek jaialdiaren webgunean ahalbidetu duten izen-emate fitxa bete beharko dute, eta lanak Youtube edota Vimeo kanaletara igo, pasahitza edo esteka pribatuarekin. Gainera, hiru fotograma, kartela (edukiko balu) eta egilearen datu pertsonalak erantsi beharko dira.
Aurkeztutako obrak aukeraketa batzordeak ikuskatuko ditu, eta irailean jakinaraziko dute sail ofizialean zein bestelako atalean parte hartuko duten proiektuen zerrenda. Antolatzaileek zehaztu dutenez, Lea-Artibai eskualdeko egileen lanak jaialdian egotea bultzatuko da, lehiaketa barnean zein lehiaketaz kanpo.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.