Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Miércoles, 21 de abril 2021, 20:05
Apioa zapore nabarmena, bizia eta usaintsua duen barazkia da. Haatik, konbinazio batzuetan, beste elikagai batzuen zaporeak opakatzen ditu. Bere ezaugarri arazleak oso ezagunak dira, eta horiengatik nabarmentzen da gainontzeko elikagaien artean. Eragin diuretikoa du eta, horregatik, giltzurruneko funtzionamendua orekatzen laguntzen du. Gainera, dietetarako oso elikagai gomendagarria da, kaloria gutxi duelako eta elikagaiak ematen dituelako. Apioa, orokorrean, organismoko organo eta funtzio askorentzat oso elikagai onuragarria da. Jaten hasteko xehetasun gehiago behar al dituzu?
Bada, barazki interesgarri horrek dieta-erregulatzailearen funtzioak betetzen ditu. Bere propietate asetzaile, diuretiko eta dietetikoengatik oso baloratua da, bere makronutriente-edukiagatik baino gehiago. Aipatzekoa da ere apioaren konposizioaren % 90 ura dela.
Bere funtsezko elikagai propietateak bere olio esentzialean aurkitzen dira, oso aberatsa baita selinenoan, zimolean eta limonenoan. C bitamina eta gatz mineralak ere baditu, hala nola burdina, fosforoa, kaltzioa eta magnesioa. B taldeko bitaminak eta k bitamina ditu, eta azido folikoan aberatsa da ere.
Propietate guzti horiengatik, apioa hartzea osasungarria da pertsona guztientzat. Ez du kontraindikaziorik, eta mantenugaiek oreka organikoa eta funtzionala lortzen laguntzen dute.
Baina, harrigarria bada ere, apioaren kontsumoa ez dago oso hedatuta. Jende askok ez ditu bere bertuteak ezagutzen. Egia dena da, maiz kontsumitzen bada, isil-isilik organismoaren funtzionamendu orokorra hobetzen duela. Zuk dagoeneko zerbait ikasi duzu horren inguruan. Jatera animatuko al zara?
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.