

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Idazle onen ezaugarria izaten da zerbait berezia eskaintzen dutela baita lanik nagusien artean kokatzerik ez dagoen edota bigarren mailakotzat har daitezkeen liburuak argitaratzen dituztenean ere. Tropelekoek, ordea, beren momenturik gorenetan bakarrik lor dezakete hori, inoiz lortzera heltzen badira behintzat. Eta Anjel Lertxundi, inolako dudarik gabe, idazle handia da. Oraingo honetan, 'Gilles de Rais' nobela laburra eskaintzen digu. Argumentuaren aldetik narrazio anekdotikoa dirudi: azken gerra karlistan, karlistek frantziar antzerkilari bat kontratatzen dute 'La Pucelle' obraren bertsio baten antzezpena presta dezan tropak adoretzeko asmoz, Frantziako erregearen eta Espainiako errege-nahiaren arteko izenkidetasuna aprobetxatuz; hori bai, Arc-eko Juanaren bizitzaren antzezpenean, Gilles de Raisen aipamen oro baztertu behar da. Gilles de Rais, ipuin askoren piztiaren atzean aurkitzen den pertsonaia historikoa, deabrua bera, edo, gaur egungo terminologian esanda, hiltzaile psikopata.
Argumentua, beraz, hasieran ez da pasatzen anekdota bitxia izatetik, gerraren muinean geratzen direnetakoa, hori bai, fanatismoa eta gizakiaren gaiztakeria bezalako gaiak ukitzen dituena. Baina argumentu horrek idazle handi baten eskuetan dagoenean transzenditzen ditu bere mugak. Irakurlea liburuaren hirugarren atalera heltzen denean, ohartzen da aurreko guztia ia-ia prestaketa bat izan dela orain aurkeztuko zaiona enmarka-tzeko, zeren idazlana azken zati honetan bere klimaxera heltzen baita, bai argumentuaren aldetik bai teknikaren aldetik. Atal horretan kontatzen baita frantses antzezlariak (orain arte ez dut esan baina Vincent du izena) prestatutako antzezpena, antzezpenean bertan pertsonaien errealitatea eta antzerkiaren fikzioa era miresgarrian nahasten direlarik, aktoreak aldi berean antzezlari eta pertsona direlarik. Esandakoa: idazlana ez da Lertxundiren bilakaeran lehen lerroko obretako bat izango, baina hala ere bikaina da bere xumetasunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.