elcorreo.com
Martes, 5 de junio 2018, 23:41
Antzerkialdia heltzear dago. Euskadiko SGAE lurralde batzordeak eta SGAE Fundazioak ekimen hau antolatu dute Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Lehen emanaldia ostiral honetan izango da Erre Produkzioak konpainiaren 'El Chef' antzezlanaren estreinaldiarekin. Larunbatean, Txalo Produkzioak taldearen 'Etxeko saltsak' izango da ikusgai, eta igandean, Markeliñeren 'Euria'.
Publicidad
Euskadin egiten den antzerki ekoizpen berrienari bultzada ematea da Antzerkialdia ekimenaren helburua. Horri helduta, helduentzako bi obra eta gaztetxoenei zuzendutako beste bat taularatuko dira.
Horrela, ostiralean, Erre Produkzioak konpainiak 'El Chef' estreinatuko du. David Caiña da testuaren egilea, eta Gorka Mínguez zuzendaria eta protagonista. Zaporeak, usainak eta testurak uztartzen dituen «antzerki bihurturiko goi sukaldaritzako ikastaroa» da, eta «frustrazioak, oroimenak eta akaso inoiz bete ez ziren desioak tartekatzen dira».
Larunbatean, Txalo Produkzioak konpainia gipuzkoarrak 'Etxeko saltsak' endredozko komedia taularatuko du. Ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute eta aktoreak gaizki-ulertuen etengabeko kate dibertigarrian dantzan dira. Lanaren egilea Alan Ayckbourn antzerkigile eta zuzendari ingelesa da. Begoña Bilbaok zuzendu du moldaketa, eta Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktoreak izango dira oholtzan.
Antzerkialdia igandean bukatuko da, Markeliñe taldearen 'Euria' obrarekin. Keinu bidez egindako antzerki lana da, familia osoari eta bereziki haurrei zuzenduta. Norbait gure bizitzatik ezustean aldentzen denean gertatzen denari buruz hitz egiten du, alegia, hutsuneak gailentzeko erronkari buruz. Fernando Barado, Itziar Fragua eta Natalia García agertuko dira taula gainean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.