leire larrazabal
Lunes, 30 de enero 2023
Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea dagoeneko murgilduta dago 2023ko denboraldian, urtarriletik ekainera bitartean eskainiko dituen ekintzetan. Mota eta segmentu guztiei zuzendutako askotariko programazioa izango du, ohi bezala.
Publicidad
Orotara, hamazazpi ikuskizunek osatzen dute ekainara arteko programazioa eta horietatik bost familientzat dira: Mar Mar Teatroaren 'Arrainak bihotzean' (urtarrilaren 28an egon da ikusgai), eta Benetan Be teatro konpainiaren 'Batetik bestera' lanak hegaztien eta gizakien migrazioak landuko ditu (martxoak 4).
Marie de Johng eta Doos Colectivoren 'Esna' dantza-teatroa ere izango da (otsailak 19); magia, Hodei magoarekin; zirkoa eta musika Gran Rufusekin eta Da Capo bandarekin. Haur txikientzat, 'Bajau' obra bisual, poetikoa. Eta gaztetxoentzat, aurkezpenik behar ez duen 'Go!azen' (apirilak 1).
Zabala da helduentzako prestatutako eskaintza ere. Aipatzekoa da Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia biltzen dituen 'Ez naiz inoiz Dublinen egon' komedia (otsailak 10). 'En palabras de jo… Mujercitas', 'Mujercitas' obraren berrinterpretazio feminista da (otsailak 25). Emakumeak dira enarak ere, urtero beren etxeak uzten zituztenak abarketak lantzeko. Istorio hau kontatzen digu Anne Etchegoyen abeslariaren dokumental batek eta kontzertu labur batek osatzen duten 'Ainarak' ikuskizunak (martxoak 11).
Performanceak ere izango du lekua Torrezabalen, 'Lo único que verdaderamente quise toda la vida es ser delgada' (maiatzak 19). Errealitateari lotutako beste ikuskizun batzuk ere izango ditugu. Zaldibarko zabortegia ekarriko dute gogora Artedrama eta Axut!-ek 'Hondamendia' ikuskizunean (martxoak 17), eta Ados teatroaren 'Muchos amigos negos' komediak gizartean dagoen arrazakeria agerian utziko du (martxoak 26). Goitibera teatroaren bi pieza laburrak ere talde honetan kokatzen dira: 'Amatxik dixit', memoria historikoari buruzko lan saritua da (maiatzak 12), eta 'Zuri', kartzelari buruzkoa.
Publicidad
Bestetik, K produciones eta Tanttakaren 'El nadador de aguas abiertas' nork bere mugak gainditzeari buruz arituko da (apirilak 21), Da capo Galdakaoko Musika Bandak 'Besteen Begiradak' lana eskainiko du (apirilak 2) eta Juan Perro ere etorriko da zuzeneko kontzertu, melodia, istorio eta poesiarekin (maiatzak 5).
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.