Borrar
Antxoa, Bermeoko portuan. E. C.
Antxoa gosez

Antxoa gosez

Portuek aparteko giroa dute urte osoan, bertara doanari berehala ia ukigarri egiten zaiona, hain baita bizia eta benetakoa

Jueves, 10 de mayo 2018, 00:18

Portuek aparteko giroa dute urte osoan, bertara doanari berehala ia ukigarri egiten zaiona, hain baita bizia eta benetakoa. Badago horiekin lotutako izaera eta berbakera bat, bizitzari aurre egiteko modu berezi bat. Arrantzale izatea ez dago edonoren esku, hainbat dohain eskatzen dituelako. Adorea, pazientzia, naturarekiko bestelako gertutasuna eta eszeptizismo puntu bat, besteak beste. Balentria askoren egile izan dira Euskal Herriko itsasgizonak, hain txikiari dagozkionetatik askoz goragokoak. Eta hor jarraitzen dute. Beti onena ematen.

Elikadura ohituren inguruko oraintsuko azterketa serio baten arabera, Euskadin jatenomen da gainerako edozein erkidegotan baino gehiago eta hobeto. Horren susmoa bagenuen arren, beti eskertzen da besteren batek bete-betean baiestea, batik bat datu zehatzetan oinarrituta badio. Hala, kalitatezko haragi, arrain eta ardoak hartzen ditugu ohikoan, baina dieta osasungarria borobiltzeko ezinbesteko diren barazki eta lekale gutxi.

Itsasaldeko nortasunarekin hain zipriztindutako herri bateko sukaldaritzan arrainak berebiziko garrantzia du ezinbestean. Eta antxoa da bertoko plateretan estimatuenetakoa. Bere kanpainari begirakoek oihartzun zabala izan ohi dute hedabideetan, eta arraindegietako kontsumo joeretan. Aurtengoa ondo hasi da. 8.000 tonatik gora harrapatu dira lehen egunetan, iaz baino 2.000 gehiago, kiloko bataz besteko salmenta prezioa ordukoarekiko 0,36 euro azpitik jarri arren. Oraindik hilabete batzuk falta dira arrantzaldia amaitzeko, eta kanpaina arrakastatsua izango dela diote adituek.

Antxoa kontsumitzeko holkuak betikoak dira: ahal dela tripak kenduta erostea eta, bestela, norberak ahalik eta arinen kentzea, erraien alde guzti hori bereziki garbituta. Hortik aurrera, funtsezkoa da ondo eginda jatea. Labean, txingarretan edo lantxan arraina ireki behar da, barrukoa ere 60 gradutan egiten dela ziurtatu eta arrisku oro uxatzeko.

Antxoa sekulako gutizia da, edozein erara. Eta orain dago aukera berorretaz gozatzeko, arrantzaleen lanari mahai baten inguruan egoki erantzuteko, itsasoetako orekak gordez horiek ematen dutena norbere ikutuarekin borobiltzeko. Bizipoz iturri da jatea Euskal Herrian. Antxoa porturatzen dutenek ondo dakite.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Antxoa gosez