Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, hauxe da ereserkiaren definizioa: «Hotsandiko kanta, bereziki aberriari eskainia».
Publicidad
Hotsandikoa izan, bai, Marta Sanchezek sortutakoa bere Espainiako himnoaren moldaketarekin. Era batean edo bestean protagonismo hartzen duen bakoitzean bezala, agerian geratu da espainiar herritarren artean dagoen desadostasun sakona horren inguruan.
Zazpi urte inguru izango nuen nik lehendabizi himno bat kantatzera behartu nindutenean. Ramoncinek egun hauetan aitortu duenaren antzera, nik ere, ikasgelara sartu baino lehenago, Jose Maria Pemanena abestu behar nuen: «Viva España, alzad los brazos hijos del pueblo español, que vuelve a resurgir. Gloria la Patria, que supo seguir, sobre el azul del mar, el caminar del sol». Gustuko nuen orduan Espainiako mapa itsaso gainetik ibiliz imajinatzea eguzki ibiltari baten atzetik... baina ez. Geroago, Amerikako konkistaz ari zela ohartu nintzen.
Are eta ulertezinago egiten zitzaidan segidan zetorren esaldi hau: «Los yunques y las ruedas cantan al compás del himno de la fe». Hippyen garaikoa izatekotan guztiz ulergarria izango litzateke: azido baten eraginez sortutako hitzak izango ziren, dudarik ez, baina irakurri dudanez, 1928. urtean egindako olerkia omen da, Primo de Riveraren diktadurapean.
Baina ikasleen artean bazegoen autoretza ezezaguneko beste bertsio bat: «Franco, Franco, que tiene el culo blanco, porque su mujer, lo lava con Ariel...». Anti-ereserki honek gizon-emakumeen arteko berdintasunaren iragazkiak gaindituko ez bazituen ere, nolabaiteko hausturaren jabe sentitzen ginen, garai hartan zertaz ari ginen ez bagenekien ere.
Publicidad
Bigarren Errepublikako ereserkiak bazituen bere hitz ofizialak, baina oso herritar gutxik omen zekiten taxuz kantatzen. Gehien zabaldu zen bertsioa, ordea, «si los curas y monjas supieran...» leloarekin hasten zen, gero garapen ezberdinekin (eta gordinak guztiak) osatua izateko. Kasu honetan anti-ereserkiak, legezkoa baino askoz ezagunagoak omen ziren.
Irakurri dudanez, Espainiarekin batera lau estatu dago, mundu osoan zehar, hitz ofizialik gabe. Izan diren saiakera guztiek porrot egin dute.
Gurean ere, «Eusko Abendaren Ereserkia» zen hautatua, EAJk gehiengo osoa zeukanean. Aldebatekotzat hartu zuten beste alderdiek. Izan ere, hitzik gabeko himno ofiziala izan baino lehen, jeltzaleena zen eta Sabino Aranak idatzitako «Gora ta Gora» izeneko hitzekin kantatua zen. Laboaren 'Txoria txori' edota Sabino Lopez de Gereñoren 'Ikusi Mendizaleak' benetako ereserki -edo anti-ereserki, nolabait- bihurtzen ari dira.
Publicidad
Pirinioetatik behera, 'Els Segadors' da gehien abesten den himno ofiziala. Salbuespen bakar bat da, oso ereserkizale ematen ez duten herrien artean.
Ereserkien handikeriari erantzunez, badira beste 'anti-ereserkien' eremu politak. Nire kuttunenak: Jimi Hendrixen 'The Star-Spangled Banner'-en bertsioa 1969ko Woodstock jaialdian –Vietnameko guda lurrinez osatuz– eta Sex Pistolsen 'God Save The Queen' abestia, 1977. urtean, Ingalaterrako erreginaren zilarrezko ezteiak ospatzen zirenean hain zuzen: «God save the queen, The fascist regime, They made you a moron, Potential H-bomb».
Baina ikusiak ikusita, hobe ideiak ez ematea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.